(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Gobernuak 2009ko Aurrekontuak lantzeko ildo nagusiak onartu ditu, 4.161,1 milioi euroko gastuarekin

asteazkena, 2008.eko irailak 10

Nafarroako Gobernuak ezohiko bilkura egin du, gaur goizean, eta 2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak lantzeko ildo nagusiak onartu ditu. Aurrekontu "zorrotzak" izanen dira, baina "herritarrekin eta ekonomiaren susperraldiarekin duten konpromisoari eutsiko diote". Onartu duten testuaren arabera, gehienezko gastua 4.161,1 milioi eurokoa izanen da (urte honetako hasierako aurrekontua baino %2,94 txikiagoa).


Akordioaren berri Gobernuko departamentu guztiei emanen diete, eta horiek gastua nola banatuko den zehaztu beharko dute, 2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Legearen aurreproiektua egin aurretik.


Oinarriak


2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak lantzeko funtsezko hiru oinarri hartuko dituzte kontuan. Honako hauek: gastuari eustea, politika sozialekiko konpromisoa (Nafarroako Gobernuak lehendik ere egiten duen moduan), eta ekonomia suspertzeko neurri berriak bultzatzea.


Nafarroako Zerga Ogasunak diru sarrera txikiagoak izanen dituela aurreikusten dute, eta horrexegatik, Aurrekontuen oinarrietako bat gastuari eustea izanen da. Akordioaren testuaren arabera, "Nafarroako Gobernuko, sozietate publikoetako eta fundazio publikoetako 2009ko Aurrekontuak egoerari egokitu beharko zaizkio; hots, Foru Komunitateko BPGaren hazkunde txikiagoari eta 2008ko diru sarrera fiskal txikiagoei. Gainera, beste neurri batzuek ere izanen dute eragina Aurrekontuetan, hala nola PFEZa txikitzeak, Ondarearen gaineko Zerga kentzeak, BEZaren itzultzeak lehenago egiteak (enpresa batzuei), eta PFEZa kapital errentekiko handitzeak".


2009ko Aurrekontuak zorrotzak izanen dira, baina horrek ez du eraginik izanen Nafarroako Gobernuaren oinarrizko politika sozialetan. Aurrekontuaren erdia baino gehiago politika sozialetarako izaten da, hain zuzen.


2009ko aurrekontu ekitaldiko hirugarren oinarria jarduera ekonomikoak bultzatzea izanen da. Gobernuak onartu duen akordioaren testuan adierazi dutenez, "2009ko Aurrekontuetako edukian Nafarroa 2012 Planak eta ekonomia suspertzeko Nafarroako Gobernuak berriki onartu dituen neurri fiskalek ekonomian eta finantzaketan izanen duten eragina islatuko da".


2009ko Aurrekontuak "politika antiziklikorako bitarteko" izanen badira, Nafarroako Gobernuak beharrezkotzat jotzen du 2009ko Aurrekontu Orokorretako "zorpetze bolumena Nafarroan 2009rako aurreikusten den BPGaren %1ekoa izatea". Horixe bera da Aurrekontuen Egonkortasunari buruzko Legeak onartzen duen gehienezko zorpetze bolumena, eta hartara, aurreikusten duten zor publikoa 196 milioi eurokoa da.

Dokumentazioa:
Prentsaurrekoko bideoa
Prentsaurrekoko audioa
Laburpen taula

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa