(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Miranda kontseilaria pozik agertu da EBko Justizia Auzitegiak euskal ogasunei buruz emandako epaia dela eta

osteguna, 2008.eko irailak 11

Nafarroan zerga burujabetasunerako aukera handiak sortzen dituela iritzi dio


Álvaro Miranda Simavilla, bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, pozik agertu da EBko Justizia Auzitegiak euskal ogasunei buruz eman duen epaia dela eta. "Historikotzat" jo du, zerga erregimen horren baliozkotasuna berresten baitu, Nafarroakoaren antzekoa, eta etorkizunari begira aukera handiak sortzen baititu Foru Komunitatearen zergen diseinurako".


Aipatu epaian, auzitegiak baliozkotu egiten du Sozietateen gaineko Zerga eta bere garaian Euskal Autonomia Erkidegoak enpresentzat ezarritako laguntzak, erregimen orokorrekoak ez bezalakoak.


Miranda kontseilariaren iritziz, epaia Euskal Herriari buruzkoa izan arren, Nafarroari ere aplika dakioke, eta bere garrantzia azpimarratua du, "Foru Komunitateko zerga erregimena behin betiko finkatzen baitu". Zentzu horretan, kontseilariak adierazi du "foru zerga araudia taxutzen lagunduko duela burujabetasun berme osoekin Estatuari dagokionez, eta etorkizunari begira aukera handiak sortzen dituela Nafarroan zergen diseinuari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, Estatuarekiko eta zerga harmonizazioarekiko errespetuaren barruan betiere".

Dokumentazioa:
Adierazpenak entzun
Adierazpenak ikusi

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa