(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Hezkuntzan aukera berdintasuna sustatzeko programetan 2.500 ikaslek baino gehiagok parte hartzen dute

osteguna, 2008.eko irailak 11

Hezkuntza Departamentuko Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kulturaniztasunaren Zerbitzuak argitaratu dituen datuen arabera, eskolatzeko zailtasunak dituzten ikasleentzat diseinatutako programetan 2.574 ikaslek parte hartzen dute.



Batzuk gure hezkuntza sisteman sartu diren atzerritar ikasleak dira. Hezkuntzaren Lege Organikoaren arabera, "berandu eskolatu diren ikasleak" dira, eta hezkuntzaren arloan dituzten beharrizan nagusiak hizkuntza ez ezagutzeak eta curriculum atzerapenak eragindakoak izaten dira. br>

Zailtasun horiei guztiei aurre egiteko, Hezkuntza Departamentuak hainbat neurri hartzen ditu, ikasleak gizarteratzeko eta euren hezkuntza egoera normalizatzeko. Programa hauei buruz ari gara:

Lehen Hezkuntzako programak

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei : Lehen Hezkuntzarako programa honen bidez, hezkuntza sostengua behar duten ikasleen ehuneko handia duten ikastetxeetarako irakasle gehiago eskaintzen ditu Hezkuntza Departamentuak, ohiko irakasleen lana osatzeko. Aipaturiko ikasleak ikaskuntza prozesuan atzeratuta egoten dira, nabarmen, hizkuntza ezagutzen ez dutelako, eskolara eta gizartera egokitzeko zailtasunak dituztelako, edo bestelako arazoak dituztelako.

2007/08 ikasturtean 41 herritako 60 ikastetxetan egin dute programa (58, publikoak, eta 2, itunpekoak), eta 1.538 ikaslek parte hartu dute bertan (1.261, atzerritarrak, eta 277, nafarrak). Programan Lehen Hezkuntzako 87 irakasle jardun dira.


Eskolako laguntza emateko programa: ikasteko zailtasunak dituzten eta familian nahikoa sostengurik jaso ezin duten ikasleentzako programa da (batik bat Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleentzako programa). Astean 4 orduz egiten dute, eskola orduetatik kanpo, eta eskola aukerak hobetzea eta DBHra baldintza hobeetan iristea ahalbidetzen du. Xede horretarako, irakurtzeko ohitura, ikasketa teknikak eta oinarrizko trebetasunak garatzen dituzte, eta ikasleek ohiko lan erritmoarekin eta irakasgai bakoitzeko betebeharrekin bat egin dezaten bultzatzen dute.


2007/08 ikasturtean 24 herritako 35 ikastetxe publikotan egin dute programa, eta 519 ikaslek parte hartu dute bertan (396, atzerritarrak, eta 123, Estatukoak).


Lehen Hezkuntzarako programa gehiago ere badaude, baina horietarako bitarteko gutxiago erabiltzen dituzte, eta ikastetxe gutxiagotan egiten dituzte. Hala eta guztiz, garrantzizko programak dira. Honako hauei buruz ari gara:

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa