(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Zangozako jaiek dirauten artean borondatezko alkoholemia-probak egingo ditu Foru-poliziak

osteguna, 2008.eko irailak 11

Foru Poliziak gaur hasi diren Zangotzako jaietan borondatezko alkoholemia –probak egingo dizkie hala nahi duten gidari guztiei, Alkoholaren efektupean gidatu ez dezaten.



Gogoan izango duzuenez, Tafallako jaietan jarri zen martxan ekimen hau, eta Azkoiengo jaietan ere errepikatu da. Zidakos hirian, prebentzio-azterketa hori eskatu zuten 126 lagunetatik ia erdiak emaitza positiboa eman zuen.


Zangozan, proba hori egiteko interesa dutenek Padre Raimundo Lumbier kalean dagoen komisariara joan ahalko dute (bai bertan azalduz, bai telefonoz, eguneko 24 orduetan) edota kaleetan patruilatzen dabiltzanei eskaera egin. Udaltzaingoak eta Guardia Zibilak ere etilometroak izango ditu, hala erabaki baitzen pasa den astelehenean Zangozako Udalean izandako koordinazio-bilera batean. Batzorde horretan erabaki zen, baita ere, inplikatutako hiru poliziek koordinatutako zerbitzu bat emango zutela, gerta litezkeen arazoak konpontzeko eta txanda desberdinen arteko harremanak errazteko.


Jaiak direla-eta Foru Poliziak ezarri duen dispositibo bereziak Zangozako komisaria osatzen duten 20 agente eta agintariak mobilizatuko ditu. Horiek guztiek, Belosoko komisaria nagusiko unitateen laguntza jasoko dute, azken horiek izango direlarik alkoholemia nahiz herritarrentzako segurtasun-kontrolak jartzeko arduradunak, hiriko sarbide eta irteera guztietan.


Foru Poliziak, era berean, Udaltzaingoarekin elkarlanean jardungo du, txupinazorako sarbide kontroletan (pertsona edota ondasunentzat arriskutsuak izan daitezkeen objektuan sartu ez daitezen), bai eta entzierroetan ere. Gorputz horretako agenteak arduratuko dira, baita ere, zezenketetako kontrolak zuzentzeaz.


Aurreko guztiaz gain, Foru Poliziak prebentzio-patruilak antolatuko ditu debekatutako substantziak kontsumitzeko arriskua dagoen eremuetan; eta uniformatutako nahiz herritarrez jantzitako patruilak bidaliko ditu horren beharrizana duten hiriko puntu desberdinetara.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa