(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


"Julian Gaiarre" Nazioarteko XII. Kantu Lehiaketara aurkeztu diren 41 abeslariak kanporaketa probak egiten hasiko dira bihar

ostirala, 2008.eko irailak 12

"Julian Gaiarre" Nazioarteko XII. Kantu Lehiaketara azkenean 41 abeslari aurkeztu dira, eta kanporaketa probak asteburu honetan eginen dituzte, ordutegi honekin: bihar, larunbata, irailaren 13a, 16:00etatik 20:00etara; eta etzi, igandea, irailaren 14a, 16:00etatik 19:00etara. Gaur, Nafarroako Museoan, kanporaketa probetako emanaldien eta entseguen ordena erabakitzeko zozketa egin dute.



Aurkeztu diren 41 abeslarietatik 26 tenoreak dira; 20, berriz, sopranoak dira; 7, baritonoak; 6, mezzo-sopranoak; 1, baxua; eta 1, baxu-baritonoa. Herrialdeei dagokienez, 10 Hego Koreakoak dira; 8, Espainiakoak; 4, Georgiakoak; 3, Txinakoak; 3, Kanadakoak; 2, Alemaniakoak; 2, Estatu Batuetakoak; 1, Argentinakoa; 1, Australiakoa; 1, Belgikakoa; 1, Txilekoa; 1, Irlandakoa; 1, Italiakoa; 1, Mexikokoa; 1, Hegoafrikakoa; eta 1, Ukrainakoa. Adinari dagokionez, azkenik, hamarrek 30 urte dituzte; seik, 29 urte; zortzik, 28; lauk, 27; seik, 26; bik, 25; batek, 24; batek, 22; bik, 21; eta batek, 20.


Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak eta Teresa Berganza epaimahaiko presidenteak ongietorria eman diete lehiakideei. Nafarroan, Julian Gaiarre tenoreaz gain, hainbat musikari jaio direla gogorarazi dute; besteak beste, Pablo Sarasate biolinista eta Agustín Castellón "Sabicas" flamenkoko gitarrista. Hain zuzen ere, irailean ehun urte beteko dira Pablo Sarasate hil zenetik, eta omenaldi gisa, kontzertu bat eginen dute, irailaren 20an. "Lehiaketan parte hartzea daukazuen balioaren adierazgarri da, eta seguru nago ikusleentzat ohorea izanen dela zuen emanaldiak entzutea"- esan du kontseilariak.


Teresa Berganzak, berriz, ahal bezain ongi abestu eta probetan zorte handia izan dezaten opatu die lehiakideei.


Kanporaketa proben ondoren, azken proba eginen dute, irailaren 19an (ostirala), 20:00etan. Finalistekin batera Nafarroako Orkestra Sinfonikoa arituko da, Cristóbal Soler-en zuzendaritzapean. Sari banaketa irailaren 20an eginen dute, 20:00etan. Gainera, egun horretan ehun urte beteko dira Sarasate hil zenetik, eta haren omenezko kontzertua eginen dute. Irailaren 19ko eta 20ko sarreren salneurriak honako hauek dira: 10 euro, aretoan; 8 euro, palkoan; 12 euro, bi egunetako txartela, aretoan; eta 10 euro, bi egunetako txartela, palkoan.


Lehiaketako epaimahaiko kideak honako hauek dira: Teresa Berganza mezzo-sopranoa (lehendakaria); Luigi Alva tenorea; Marc Clémeur Rhineko Opera Nazionaleko zuzendari nagusia; Menno Feenstra Suediako Royal Operako zuzendari artistikoa; Marianò Horak (Caecilia Konzert & Theaterag, Zurich); Guy Montavon Erfurteko Operako arduradun nagusia; eta Pierre Thirion-Vallet Auverniako Zentro Lirikoko zuzendari artistikoa.

Dokumentazioa:
Primera eliminatoria

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa