(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Irailaren 16an, "Tierra Estella Bus" zerbitzuko aldaketak sartuko dira indarrean

ostirala, 2008.eko irailak 12

Zerbitzu berria beste 7 herritara iritsiko da, eta hala, guztizko erabiltzaileak 20.079 izanen dira, lehen baino %44,13 gehiago


Firma del convenio de ampliación del servicio del "Tierra Estella Bus"

Alba kontseilaria (7.a ezkerretik hasita), Lizarrerriko alkateekin eta garraio enpresarekin hitzarmena izenpetzeko ekitaldian ( irudia handitu )


Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilaria Lizarra, Aiegi, Oteitza, Villatuerta, Deierri, Arroitz, Barbarin, Lukin, Iguzkitza, Villamayor de Monjardín eta Abartzuzako alkateekin eta La Estellesa SA enpresarekin bildu da, gaur goizean, "Tierra Estella Bus" zerbitzuko Lankidetza Hitzarmena izenpetzeko.


Hitzarmena Departamentuaren eta Garraioaren Zuzendaritza Nagusiaren politikaren esparruan dago kokatuta. Izan ere, Nafarroako herrietako garraio publikoko zerbitzuak hobetu nahi dituzte, eta horretarako, egiazko beharrizanei aurre egin, garraio publikoaren erabilera sustatu, eta zerbitzuen estaldura handitu behar dira, azken batean garraio iraunkorra sustatzeko, eraginkortasunaren eta mugikortasunaren ikuspuntutik.


Iaz, bidaiari kopuruak %2,7 egin zuen gora (2007an, 177.558 bidaiari; eta 2008an, 182.362), eta orain, ustiaketari buruzko azterketa zehatzak egin, zerbitzua egituratu eta ordutegiak berrikusi ondoren, zerbitzua nabarmen zabaldu dute. Hain zuzen ere, zerbitzu berria beste 7 herritara iritsiko da, eta hobekuntza nabarmenak eginen dituzte. Zerbitzu berria irailaren 16an (asteartea) sartuko da indarrean.


Alba kontseilariak bere mintzaldian azpimarratu duenez, emaitza hobeak lortzeko biderik onenak elkarrizketa eta elkar ulertzea dira. Horren adibide gisa, gaur izenpetu duten hitzarmena aipatu du.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa