(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kirol Integrazioaren I. Sarien deialdia egin du Gobernuak astelehena, 2008.eko irailak 15

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bidez, Kirol Integrazioaren I. Sarien deialdia egin du. Sarien xedea honako hau da: egoera txarrean edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak kirola eginez gizarteratzeko baliagarriak diren esku-hartzeak eta proiektuak aintzat hartzea eta bultzatzea.


Deialdira bi motatako kirol proiektuak aurkeztu ahal izanen dira: batetik, Nafarroako udal, klub, elkarte edo irabazi asmorik gabeko gizarte erakundeek eskainitako kirol jardueren bidez etorkinen beharrizanei aurre egiteko proiektuak, Foru Komunitateko biztanleak eta atzerritarrak kirola eginez integratu daitezen bultzatzea helburu duten proiektuak; eta bestetik, Nafarroako udal, klub, elkarte edo irabazi asmorik gabeko gizarte erakundeek eskainitako kirol jardueren bidez egoera txarrean edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen beharrizanei aurre egiteko proiektuak.


Erakunde bakoitzak bi proiektu aurkeztu ahal izanen ditu gehienez, eta biek deialdiko baldintza guztiak bete beharko dituzte.


Proposamenak irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira, Nafarroako Kirol Institutuko erregistroan (Arrieta kaleko 25. zenbakia, Iruñea) edo posta elektronikoz.


Nafarroan 2008an gauzatutako proiektuek parte hartu ahal izanen dute deialdian, eta kirolaren arloko profesionalentzako proiektuak kanpoan geldituko dira.


Hiru sari emanen dituzte: lehenengoa, 12.000 eurokoa (gehienez); bigarrena, 9.000 eurokoa (gehienez); eta hirugarrena, 6.000 eurokoa (gehienez). Gainera, kontsolamenduzko lau sari emanen dituzte (sari bakoitzean 1.000 euro, gehienez).


Deialdiko oinarriak www.navarra.es/home_es/Temas/Deporte helbidean kontsultatu eta jaitsi daitezke.


Informazio gehiago nahi duenak bi bide hauek erabil ditzake: Nafarroako Kirol Institutua (telefono zenbakia: 848 42 78 25; fax zenbakia: 948 42 36 28) edo aonainds@navarra.es posta elektronikoko helbidea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa