(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Interes Kulturaleko Ondasun izendatu du Auritzeko Multzo Historikoa astelehena, 2008.eko irailak 15

Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du, eta hala, Interes Kulturaleko Ondasun izendatu du Auritzeko Multzo Historikoa.


Hain zuzen, ere, honako hauek izendatu dituzte Interes Kulturaleko Ondasun: gune historikoko eraikinak eta inguruko lurrak (gune historikoarekin eta bertako gotorlekuarekin lotura dutenak). Hartara, gune historikoaren ipar-ekialdeko muga ibairaino eraman dute, eta hego-mendebaldekoa, berriz, eraikin zaharrak eta berriak bereizten dituen kalera.


Uztailaren 3ko 460/2007 Ebazpenaren bidez, Auritzeko Multzo Historikoa Interes Kulturaleko Ondasun izendatzeko espedientea abiatu zedin onartu zuen Kulturaren zuzendari nagusiak. Hala, jendaurreko aldia abiatu zuten (hogeita hamar egun), eta bi alegazio jaso zituzten. Kulturaren zuzendari nagusiak bi alegazioak ezetsi zituen, abenduaren 18ko 881/2007 Ebazpenaren bidez, eta Ebazpen horren aurka, 2008ko otsailaren 7an, Auritzeko Udalak eskakizun bat egin zuen. Hori ere ezetsi egin zuten, 2008ko ekainaren 30eko Gobernu Akordioaren bidez.


Auritz Nafarroako eremu euskaldunean dagoen herria da, eta haren izenak tradizio bikoitza du. Burgete ("Burgu txikia") burgu edo herri gisa sortu zen, Orreagako erromesen ospitalearen oinetan dagoen zelaigunean. Horregatik, Erdi Aroan hainbat izen izan zituen: Orreaga (Auritz Kolegio-Elizarekin eta haranarekin berarekin nahasten zuten), Burgo de la Plana (La Planako Burgua), Burgo del Llano de Roncesvalles (Orreagako Zelaiguneko Burgua) edo Burgo de Roncesvalles (Orreagako Burgua). Sute batzuen ondorioz, garrantzia galdu zuen. XV. mendean. 1476. urtean, Burguete de Roncesvalles (Orreagako "Burgu txikia") izenarekin aipatu zuten Comptos Liburuan. Geroago, herri txiki izateari utzi ez zionez, Burgete ("Burgu txikia") izena jarri zioten, behin betiko.


Euskarazko izena, Auritz, zaharra da, eta ez du esanahi ezagunik. Etimologiako aditu batzuen arabera, amaieran -iz/-itz duten euskal toponimoetako bat da.


Gaur egun, Auritz eta Burguete biak izen ofizialak dira.


Auritzeko herrigunea errepidearen alde banatan dago antolatuta, eta beraz, bideak banatzen duen herria da. Begi eta iskinetan harlandua duten etxeak, arku beheratuko portaleak, eta leiho burudunak dira nagusi. Teilatu gehienak lau isurkikoak dira eta teila lauak dituzte. Aurrealde gehienek bi maila dituzte. Etxeak noizkoak diren adierazten duten idazkun ugari daude (gehienak XVIII. mendearen amaierakoak XIX. mendekoak dira).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa