(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cederna-Garalur elkarterako eta Erdialdeko eta Lizarrerriko Partzuergoetarako diru laguntzak baimendu ditu Gobernuak astelehena, 2008.eko irailak 15


Nafarroako Gobernuak baimena eman dio, Turismoaren zuzendari nagusiari, Cederna-Garalur elkarterako, Erdialdea Garatzeko Partzuergorako eta Lizarrerriko Turismo Partzuergorako gehienez ere 104.996,47 euroko zuzeneko diru laguntza emateko gastua egiteko konpromisoa hartzeko. Nafarroako Mendialdea Dinamizatzeko Planarekin, Nafarroako Ardoaren Ibilbidearekin eta Donejakue Bidearekin (hurrenez hurren) zerikusia duten esku-hartzeetarako diru laguntzak dira, hain zuzen.


Honako diru laguntza hauek aurreikusten dituzte: 47.703, 25 euro, Cederna-Garalur elkarterako; 47.699,40 euro, Erdialdea Garatzeko Partzuergorako; eta 9.593,82 euro, Lizarrerriko Turismo Partzuergorako. Hiru kasuetan, onartutako aurrekontuen %70ari dagozkio diru laguntzak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa