(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Foru Komunitateko egoerari buruzko eztabaida egiteko eskatu dio Parlamentuari astelehena, 2008.eko irailak 15

Foru Gobernuak Parlamentuari helarazi dionez, ekonomiaren bilakaera tarteko beharrezkoa da Nafarroako kontuak egiteko gastuari eusteko irizpideak eta politika sozialekiko konpromisoa kontuan hartzea eta jarduera ekonomikoak bultzatzeko neurri fiskalak hartzea, hala nola familia eta enpresetarako pizgarriak eta inbertsio publikoak


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hitzartu duenez, Foru Komunitateko egoerari buruzko eztabaida egiteko eskatuko dio Nafarroako Parlamentuari. Eskaera Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduko 200.1. artikuluari jarraiki egin du Gobernuak. Izan ere, honako hau dago xedatuta artikulu horretan: legegintza urteko lehenengo bilkura aldian, Gobernuko presidentea izendatzeko eztabaida egiteko bilkurak edo hauteskundeak eginen diren aldietako bilkurak alde batera utzita, Osoko Bilkura berezia egin beharko da Komunitateko egoerari buruzko politika orokorreko eztabaida egiteko.


Gobernuak Parlamentuari egin dion eskarian honako hauek adierazi dituzte:


"Kontuan hartuta ekonomiaren bilakaera tarteko beharrezkoa dela Nafarroako kontuetan gastuari eustea, politika sozialekiko konpromisoari eustea (lehendik ere Nafarroako Gobernuaren aurrekontuaren erdia baino gehiago horretarako izaten da), eta neurri fiskalen bidez jarduera ekonomikoak bultzatzea (familia eta enpresetarako pizgarri fiskalak, enpresen sektoreko zergak txikitzea, edo Nafarroa 2012 Planeko eta Azpiegituren Planeko inbertsio publikoak, besteak beste)".


"Nafarroako Gobernuak hartzen dituen neurriek egonkortasuna eta konfiantza eskaintzen dizkiete nafar guztiei, eta bereziki, bertako eragile sozialei. Adibidez, Nafarroa 2012 Planaren bidez, hainbat azpiegitura berriz hornituko da Foru Komunitatea (gizartearen eta ekoizpenaren arloko azpiegiturak), eta hala, Nafarroa lehiakorra izanen da eta aurrerapauso sozialak eginen ditu".


"Estatuan langabetuen enplegagarritasun handiena duen erkidegoa Nafarroa da, eta konfiantza egoera horren aurrean, alderdi politikoak erantzukizun osoz jardun daitezen eskatu behar dugu, Nafarroako herritarren alde lan egiteko eta gaur egungo egoera ekonomikoari aurre egiteko. Gobernuaren erantzukizunetatik abiatuta, Nafarroako interes orokorren, herritarren eta autogobernuko erakundeen alde aritzeak izan beharko du lehentasuna".


Azkenik, Parlamentuko eztabaidaren oinarri izan beharko duten irizpideak azpimarratu ditu Gobernuak: "Beti bezala, Komunitateko egoerari buruzko eztabaida lasaitasunean, zorroztasunean, errealismoan eta ideietan oinarritu beharko da. Herritarrek ikaragarri eskertuko digute gure kezkak euren beharrizanekin bat etortzea".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa