(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Espainiako Errege-erreginak, Joan Karlos eta Sofia, Nafarroara etorriko dira datorren astelehenean, irailaren 22an astelehena, 2008.eko irailak 15

Goizez, Haize-sorgailuak Probatzeko Laborategia (CENER) inauguratuko dute, Zangozan, eta arratsaldez, berriz, Aspace Fundazioko Ecointegra planta, Agoitzen


Errege-erreginak Xabierren

Erregeak Xabierren, 2006. urtean. ( irudia handitu )

Espainiako Errege-erreginak, Joan Karlos eta Sofia, Nafarroara etorriko dira datorren astelehenean, irailaren 22an, eta ingurumenaren arloan aitzindariak diren bi zentro inauguratuko dituzte. Batetik, Haize-sorgailuak Probatzeko Laborategia, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER) Zangozako Rocaforte industrialdean instalatu duena; eta bestetik, aparatu elektrikoak eta elektronikoak birziklatzeko planta (Ecointegra), Aspace Fundazioak Agoitzen bultzatu duena, eta ezintasunen bat duten hamabost langile dituena.


Gogoan izan behar dugu, zentzu horretan, Errege-erreginak 2006ko apirilaren 7an etorri zirela Nafarroara azkenekoz, Xabierko Frantziskoren jaiotzaren bosgarren mendeurreneko ekitaldiak zirela-eta.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa