(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2004ko uholdeen ondorioz euren etxeetan kalteak izan zituzten hamaika pertsonei diru laguntzak emateko baimena eman du Gobernuak astelehena, 2008.eko irailak 15

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio, Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduaren zuzendari nagusiari, 2004an jazo ziren uholdeen ondorioz euren etxeetan kalteak izan zituzten hamaika pertsonei 54.481,37 euroko guztizko diru laguntzak emateko, zuzenean.


2004ko irailean jazo ziren uholdeek kalteak eta galerak eragin zituzten, hain zuzen, Foru Komunitateko herri batzuetako biztanleen ondarean eta jarduera ekonomiko batzuetan.


Estatuko Administrazio Orokorrak kalteen %50ari dagozkion laguntzak eman dizkie, 24.000 euroko mugarekin, Foru Komunitatean kalteak izan zituztenetako batzuei (laguntzak eskatu zituztenei). Nafarroako Gobernuak, berriz, honako laguntza hauek eman ditu, Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuaren bidez: Estatuko laguntzak jaso zituztenentzako laguntzak, baldintza beretan (hala, pertsona horiek zegokien laguntzaren %100 jaso dute); eta Foru Komunitateko Administrazioari laguntzak eskatu zizkioten hamaika pertsonentzako laguntzak (kalteen %50ari dagozkion laguntzak). Zentzu horretan, Barne Ministerioak uko egin dio hamaika pertsona horiei laguntzarik emateari, eskaerak ez zizkiotelako Ministerioari egin eta hitzarmenik ez duelako izenpetu Foru Komunitatearekin.


Hartara, kalteak izan zituztenen artean alderik ez egotearren, hamaika pertsona horiei diru laguntza emateko proposamena egin zuen Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduaren Zuzendaritza Nagusiak, horiek ere zegokien laguntzaren %100 jaso ahal izateko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa