(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Argitalpen batean Gizarte Zerbitzuen Zorroaren edukia bildu dute asteartea, 2008.eko irailak 16

Informazio plan baten baitan egin duten argitalpena da, eta gainera, trebakuntza eta informazio jardunaldiak, zabalkunderako materialak, eta zuzeneko zein telefono bidezko artapen guneak ere eskainiko dituzte


Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak argitalpen bat egin du, eta bertan, Gizarte Zerbitzuen Zorroaren edukia bildu du. Gidaliburua informazio plan baten baitan argitaratu dute, eta gainera, trebakuntza eta informazio jardunaldiak, zabalkunderako materialak, eta zuzeneko zein telefono bidezko artapen guneak ere eskainiko dituzte. Horren guztiaren helburua Foru Komunitateko biztanleei eta batik bat premia handia dutenei eskubide sozialei eta erabil ditzaketen zerbitzuei buruzko informazioa ematea da (bermatutako zerbitzuak zein bermatu gabeak).


Zehazki, Gizarte Zerbitzuen Zorroaren onuradun nagusiak honako hauek dira: mendekotasunen bat duten pertsonak, adinekoak, ezinduak, adimenaren nahasteren bat duten pertsonak, gizarte bazterketa egoeran dauden edo egon daitezkeen pertsonak, babesik gabe dauden adingabeak, eta genero indarkeriaren biktimak.


Gogoan izan behar dugu pertsonek eskubide subjektiboa dutela gizarte zerbitzuak erabiltzeko (15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzko). Gizarte Zerbitzuen Zorroak eskubide hori zehazten du, hain zuzen, eta legealdiko aurrerapauso sozial handiena da, premia handia duten nafarrek erabil ditzaketen zerbitzuak mamitzen dituen tresna delako. Zorroaren baitan, Nafarroako Gobernuak herritarren esku jarri dituen 140 zerbitzu eta laguntza daude (horietako 90 bermatutako zerbitzuak dira). Parte-hartze handia izan duen prozesuaren emaitza da, eta Nafarroako Gobernuak, joan den apirilean, oniritzia eman zion. Hain zuzen ere, Gobernuak 825 milioi eurotik gorako aurrekontua onartu zuen, 2008tik 2011ra bitarte Zorroko zerbitzuak eta laguntzak eskaini ahal izateko. Gizarte Zerbitzuen Zorroa joan den uztailaren 9an sartu zen indarrean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zutenean.


Zorroaren berri emateko argitalpena


Lehenago esan dugun moduan, nafarrek eskubidea dute gizarte zerbitzuak erabiltzeko, eta Gizarte Zerbitzuen Zorroaren edukia bildu duen gidaliburuan eskubide hori mamitzeko oinarrizko bi moduen berri eman dute. Gizarte Zerbitzuen arloko profesionalentzako zein zerbitzuen erabiltzaileentzako eta horien ahaideentzako tresna da. Hala, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea (pertsonek gizarte zerbitzuak erabiltzeko eskubide subjektiboa dutela xedatzen duena), eta Esparru Orokorreko Gizarte Zerbitzuen Zorroa (eskubide hori zehazten eta mamitzen duen tresna) sartu dituzte argitalpenean.


Argitalpenak zerbitzu guztietan aplikatu daitezkeen artikuluak eta xedapenak ditu, eta 140 zerbitzuak (90, bermatutakoak, eta 50, bermatu gabeak) zortzi arlotan banatu dituzte: lehen mailako artapena, mendekotasunaren artapena, adinekoen artapena, ezinduen artapena, buru eritasunen bat duten pertsonen artapena, gizarte bazterketa egoeran dauden edo egon daitezkeen pertsonen artapena, adingabeen artapena, eta genero indarkeriaren biktimen artapena. Zerbitzuak bi koloretan agertzen dira; hala, bermatutako zerbitzuen alboan semaforo berde bat ageri da, eta bermatu gabeen alboan, berriz, semaforo laranja bat.


Oro har, zerbitzu bakoitzak fitxa bat du, eta bertan honako hauek adierazi dituzte: zerbitzu mota, baliabide mota, baliabidearen xedea, onuradunak, zerbitzua erabiltzeko baldintzak, zerbitzua abiatzeko data, zerbitzuaren intentsitatea edo laguntza ekonomikoen zenbatekoa, zerbitzua edo laguntza onartzeko epea, zati bat besterik ez ordaintzeko aukera, eta esku-hartze eremua. Gidaliburua errazago irakurri eta ulertze aldera, zerbitzuak fitxa moduan bildu dituzte, eta esku-hartze eremuaren eta zerbitzu motaren araberako koloreak erabili dituzte (bermatutako zerbitzuak edo bermatu gabeak).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Contenido de la publicación

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa