(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa turismoa eta Pirinioak, Expo Erakusketako Nafarroako Pabiloiko bisitariak gehien erakarri dituzten gaiak asteartea, 2008.eko irailak 16

Zaragozako Expo Erakusketako Nafarroako Pabiloiko bisitariak gehien erakarri dituzten gaiak landa turismoa eta Pirinioak izan dira. Informazioa eskatu dutenek interesgarritzat jo dituzten beste gai batzuk Donejakue Bidea, bizikletaz egiteko ibilbideak eta bidezidor kirola izan dira.


Bisitarien eskariei aurre egiteko eta "Nafarroako Erresuma" marka jomuga turistiko gisa sustatzeko, Foru Komunitateko Pabiloian informazio mahai bat egon da Nazioarteko Erakusketak iraun duen hiru hilabeteetan.


Aldi horretan, 50.000 liburuxka banatu dituzte. Honako hauek, besteak beste: hamar eguneko ibilbide bat proposatzen duten liburuxkak; ostatuen gidaliburua; eta "Navarra con la Expo 2008" (Nafarroa Expo 2008 Erakusketarekin) argitalpena, Erriberarekiko eta Foru Komunitatearekiko interesa sustatzea helburu duena. Gainera, errepideetako mapak, liburuxkak (Iruñea, Pirinioak, Orreaga eta Zangoza), eta sustapeneko opariak (aterkiak, elastikoak, sanferminetako zapiak...) banatu dituzte.


Foru Komunitateko eskaintza turistikoak gehien erakarri dituenak Aragoi, Nafarroa eta Kataluniako bisitariak izan dira, hain justu.


"Uraren Erresuma"


Nazioarteko Erakusketa Nafarroatik gertu egin dute, eta ondorioz, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak bisita gidatuen programa bat jarri zuen abian, Tuterako Udalarekin, EDER Nafarroako Erriberaren Garapenerako Estrategietarako Partzuergoarekin eta Errege Bardeako Komunitatearekin elkarlanean. Hain zuzen ere, Erakusketako bisitariak Erriberara (Tutera, Errege Bardea, eta El Bocal) doan joateko bisita gidatuen programa izan da, "Uraren Erresuma" izenekoa.


Ekimenak 1.700 parte-hartzailetik gora izan ditu, eta %71 Expo Erakusketako bisitariak izan dira. Hain zuzen ere, Tuterara 926 bisitari joan dira; Errege Bardeara, 534; eta El Bocal-era, 241.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa