(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Julian Gaiarre" Kantu Lehiaketako sei parte-hartzailek finala jokatuko dute ostiralean asteazkena, 2008.eko irailak 17

"Julian Gaiarre" Nazioarteko XII. Kantu Lehiaketako sei parte-hartzailek finala jokatuko dute, irailaren 19an, ostiralean. Finalistak Golda Schultz, Auxiliadora Toledano, Christopher Bolduc, Armaz Darashvili, Inga Filippova-Williams eta Ho Chul Lee dira, hain zuzen.


Lee Ho-Chul tenorea, "Julian Gaiarre" Kantu Lehiaketako sei parte-hartzaileen artean izan da

Lee Ho-Chul tenorea, "Julian Gaiarre" Kantu Lehiaketako sei parte-hartzaileen artean izan da. ( irudia handitu )

Sei lehiakideetatik hiru sopranoak dira; bi, baritonoak; eta bat, tenorra. Jatorriari dagokionez, berriz, Kanada, Espainia, Hego Korea, Georgia, Hegoafrika, eta Estatu Batuetakoak dira.


Azkeneko proban, epaimahaikideek proposatutako lehenengo abesti saileko bi aria hautatu beharko dituzte lehiakideek. Proba irailaren 19an eginen dute, ostiralean, 20:00etan, eta finalistekin batera Nafarroako Orkestra Sinfonikoa arituko da, Cristóbal Soler-en zuzendaritzapean. Sari banaketa irailaren 20an eginen dute, 20:00etan. Gainera, egun horretan ehun urte beteko dira Pablo Sarasate hil zenetik, eta haren omenezko kontzertua eginen dute. Irailaren 19ko eta 20ko sarreren salneurriak honako hauek dira: 10 euro, aretoan; 8 euro, palkoan; 12 euro, bi egunetako txartela, aretoan; eta 10 euro, bi egunetako txartela, palkoan.


Lehiaketako epaimahaiko kideak honako hauek dira: Teresa Berganza mezzo-sopranoa (lehendakaria); Luigi Alva tenorra; Marc Clémeur Rhineko Opera Nazionaleko zuzendari nagusia; Menno Feenstra Suediako Royal Operako zuzendari artistikoa; Marianò Horak (Caecilia Konzert & Theaterag, Zurich); Guy Montavon Erfurteko Operako arduradun nagusia; eta Pierre Thirion-Vallet Auverniako Zentro Lirikoko zuzendari artistikoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa