Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordea bihar Mundakan (Bizkaia) eginen dituzten hileta elizkizunetara joanen da
Juan Carlos erregea 1988. urtean, Maria Zirardarekin.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak dolumina adierazi du, Jose Maria Zirarda Latxiondoren heriotza dela-eta. Zirarda Iruñeko Artzapezpiku eta Tuterako Administratzaile Apostolikoa izan zen 1978tik 1993ra bitarte, hain zuzen, eta haren hileta elizkizunak bihar eginen dituzte, 12:00etan, Mundakan (Bizkaia). Javier Caballero Martínez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria bertara bilduko da.
Nafarroako Gobernuak Zirardaren nortasun aberatsa ekarri nahi izan du gogora, eta batik bat, haren prestakuntza intelektuala eta mota orotako pertsonekin harremanak izateko gaitasuna azpimarratu nahi izan ditu. Era berean, Nafarroaren eta Estatuaren bilakaera politiko eta sozialerako garrantzi handia izan zuten urteetan artzapezpiku gisa funtsezko artzain lana egin zuela azpimarratu du Gobernuak.