(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Berdintasunaren aldeko Nafarroako Institutuak web berria argitaratu du genero-berdintasunaren inguruan ostirala, 2008.eko irailak 19

Nafarroako Gobernuaren Berdintasunaren aldeko Nafarroako Institutuak (INAI), genero-berdintasunari buruzko web berria argitaratu du. Web hori bisitatu daiteke, dagoeneko, honako helbidean: wwww.igualdaddegenero.navarra.es.


Nafarroako Gobernuaren Atarian aurki daitekeen web horren helburuak dira: INAI Institutua herritarrei gerturatzea, eta bertan eskaintzen diren loturei Ester proposamen eta iradokizunak jasotzea; erakunde horrek abian jartzen dituen berdintasunerako programa nahiz politiken inguruko informazio eta argibideak ematea; eta Foru Komunitatean genero nahiz aukera berdintasunaren esparruan dauden baliabideak herritarren esku jartzea. Horrez gain, emakumeen aurkako indarkeriaren desagertu araztea sustatu eta genero-indarkeria prebenitzeko eskura dauden baliabideei buruzko informazioa emango du, modu ezin azkarragoan. Baliabide horiek lirateke: prestakuntza eta sentsibilizazio programa espezifikoak, larrialdietarako telefonoak, doako lege-aholkularitza zerbitzua, edota indarkeriaren biktima izana aitortzen duen ziurtagiria eskuratzeko modua, babestutako etxebizitzak eskuratu ahal izateko, besteak beste.


INAIren asmoa da, web hori herritarrenganako komunikazio bidea izatea: irekia, gertukoa, bizia, malgua eta Nafarroako berdintasun-politiken errealitatearekin bat egiten duena. Hori horrela, orrialde nagusian (www.igualdaddegenero.navarra.es) aurkitu ahalko dira, emakumeen aurkako indarkeria kasuetan informazioa nahiz laguntza eskatzeko telefonoez gain, Berdintasunaren aldeko Nafarroako Institutuan eta genero-berdintasunarekin lotutako gainerakoetan eskuratu daitezkeen jarduera, programa eta dokumentazio-iturriei buruzko zerbitzu eta informazioei buruzko gaikako atalak. Gaikako atal horiek honakoak dira:


-Berdintasun-politikak: toki-erakunde, enpresa, emakumeen elkarte eta bestelako erakundeetan berdintasun-politikak sustatzen dituzten programak barne hartzen ditu. Bertan zehazten dira erakunde bakoitzarekin jorratu beharreko lan-programak, diru-laguntzetarako deialdia keta ebazpenak.


- Genero-indarkeria: atal horretan ikus daitezke genero-indarkeria prebenitzeko INAIk sustatzen dituen prestakuntza eta sentsibilizazio programak, bai eta Etxeko Indarkeria edo/eta Sexu Indarkeriaren Biktima diren Emakumeei Laguntza Integrala emateko Nazio arteko Akordioa sinatu duten erakundeen lanak.


-Prestakuntza: genero eta aukera-berdintasunean oinarritutako prestakuntza-jarduerak barne hartzen ditu, arlo horretako sentsibilizazioa bultzatzeko eta profesionalei prestakuntza emateko.


-Aukera-berdintasunaren eragileak: izan ere, INAIren laneko lehentasunetako bat da, aukera-berdinatsunerakoe ragileen figura profesionala bultzatu, sustatu eta mantentzea. Atal horretan, interesa duten pertsonek abian jartzena ri den laneko programa ikusi ahalko dute, bai eta ezaugarri horretako profesionalen bat kontratatu duten toki erakundeen zerrenda, edota diru-laguntzetarako deialdia, besteak beste.


-Adiskidetzea eta erantzukizun-kidetza: atal horretan, adiskidetze eta erantzukizun-kidetza arloko programa eta ekintzei buruzko informazioa eskaintzen da, adiskidetzearen aldeko tokiko Pactos programaren bidez, batez ere. Orrialde horren bidez, nahi duenak, aipatu programan nola parte hartu ikus dezake, zer den Pacto deritzona, edota zeintzuk diren finantzatzen diren zerbitzuak.


- Berdintasun arloko baliabideak. Zentzu horretan, genero-berdintasunaren arloan lanean diharduten baliabide eta erakundeei buruzko informazioa eskaintzen du Iñaki, horien jarduera eta kokapena bezalako datuak erraztuz. Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko errekurtsoei buruzko informazio zehatza ere ematen du.


-Sentsibilizazioa: lotura horretan, sentsibilizazioaren bidez, emakume eta gizonen artean mentalitate-aldaketarako lagungarriak izan daitezkeen jarduerei buruzko informazioa eskaintzen du INAIk, Web hori, Nafarroako Foru Komunitateko Emakume eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunari buruzko 2006-2010 I. Planaren baitan ulertu beharra dago. INAIren berezko zerbitzuen berri ere ematen du, esaterako, emakume-elkarteentzako etengabeko aholkularitza-zerbitzua, eta enpresetan berdintasun-planak garatzeko aholkularitza-zerbitzua.


Azkenik, web berri horren bidez, berdintasunaren alde lan egiten duen erakunde horri buruzko informazio gehiago eskuratu ahalko da, INAIk berak egiten dituen argitalpenak etab, eta dokumentazio-zentroan eskuragarri dauden materialak zeintzuk diren jakin ahalko da, kontsultaren bat egin behar denerako. Web orrian dauden esteka guztien osagarri gisa, genero-berdintasunaren esparruko estatuko nahiz nazioarteko beste erakunde batzuen loturak daude, hala nola, Berdintasun Ministerioarena edota Emakumeen aurkako Indarkeriaren Behatokikoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa