(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esparza kontseilariak eta Doneztebeko alkateak hitzarmena izenpetu dute, herriko Plan Nagusia idazteko ostirala, 2008.eko irailak 19

Nafarroako Gobernuak 1.529.640 euroko diru laguntzak eman ditu, azkeneko urtean, gisa horretako udal planak egiteko


Doneztebeko alkateak, Miguel San Miguel Azpíroz eta Esparza kontseilariak hitzarmenean

Doneztebeko alkateak, Miguel San Miguel Azpíroz eta Esparza kontseilariak hitzarmenean. ( irudia handitu )

Carlos Esparza Sáez Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilariak eta Miguel San Miguel Azpíroz Doneztebeko alkateak lankidetza hitzarmena izenpetu dute, gaur goizean, herriko Plan Nagusia idazteko. Hitzarmenari jarraiki, Nafarroako Gobernuak Plana idazteko gastuen %80 ordainduko du, eta guztizko aurrekontua 150.000 eurokoa izanen da. Azkeneko urtean, hain zuzen, Nafarroako Gobernuak 1.529.640 euroko diru laguntzak eman ditu gisa horretako udal planak egiteko, eta guztizko aurrekontua 1.903.300 eurokoa izan da.


Bestalde, Jarraipen Batzordea osatzea ere aurreikusi dute hitzarmenean. Batzordea Udaleko kideek, alkatea barne, eta Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko teknikariek osatuko dute, eta zehazki, kideak honako hauek izanen dira: Miguel San Miguel Azpíroz, Gloria Arregui Asiáin, Joaquín Duque Ibarrondo, Ainhoa Irizar eta Rafael Araujo.


Esan dugun moduan, Doneztebeko Plan Nagusia idazteko aurrekontua 150.000 eurokoa da (BEZa barne), eta zenbateko horren baitan ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana ere badago. Zentzu horretan, Doneztebeko ur erregimena eta zenbait eremu urpean gelditu daitezkeela kontuan hartzen badugu (Baztan eta Ezkurra ibaietako eta beste ur ibilgu batzuetako uraren ondorioz), azterlanak garrantzi handia duela esan dezakegu. Nolanahi ere, ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanak ez du eraginik izanen ibaietako oreka hidrologikoan.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa