(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Agoitzeko borondatezko suhiltzaileek ikastaro bat eginen dute, urak eramandako ibilgailuetan harrapatuta gelditu diren pertsonak nola erreskatatu behar diren ikasteko ostirala, 2008.eko irailak 19

Agoitzeko borondatezko suhiltzaileek ikastaro trinko bat eginen dute, asteburu honetan, uretan erdi murgilduta gelditu diren ibilgailuetan harrapatuta dauden pertsonak nola erreskatatu behar diren ikasteko. Ikastaroa Agoitzeko Udalak bultzatu du, hain zuzen, Itoitzeko Urtegiaren Ustiapenaren Ondoriozko Gorabeheretarako Udal Larrialdi Planaren esparruan. Aipatuko Plana berriki onartu dute.


Ikastaroa 20 ordukoa izanen da eta italierako irakasle batek eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako (NLA) langileek emanen dute. Agoitzeko borondatezko suhiltzaileak NLAren baitan daude, hain zuzen. Saio teorikoak zein praktikoak eginen dituzte, larunbatean eta igandean, 9:00etatik 20:00etara. Saio teorikoak Agoitzeko suhiltzaileen parkean edo Agoitzeko Udalean eginen dituzte; saio praktikoak, berriz, Irati ibaiko ur emaria neurtzeko estazioan, Agoitzen bertan. David Sáinz Jiménez NLAko zuzendari kudeatzaileak igandeko ariketak gainbegiratuko ditu.


Ikastaroan hainbat gai aztertuko dituzte: koordinazioa, uholdeak jazotzeko arriskua dagoenean; ur korronteetan lan egin, gerturatu, ibilgailuak egonkortu, eta biktimak ateratzeko oinarrizko teknikak; eta biktimak leku seguruetara eramateko modua, besteak beste. Horretarako, biktimak askatzeko tresnak, ibilgailuak, garabi bat, uretako ontziak (ontzi pneumatikoa edo uretako motorra), sokak, aparailuak etab. erabiliko dituzte.


Ikastaroaren bidez, ur ingurunearekin zerikusia duten balizko gorabeherei modu eraginkorrean aurre egitea dute helburu Agoitzeko Udalak eta borondatezko suhiltzaileek. Trebakuntza ariketei esker, ingurunea eta esku hartzeko beharrezkoak diren baliabide materialak ezagutu eta jarduera protokoloak hobetu ahal izanen dituzte. Ikastaroa Agoitzeko Udalak ordainduko du, eta beste talde eta espezialista batzuek ere parte hartuko dute bertan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa