(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Expoko Nafarroako Pabiloiak 1.106.940 bisitari izan ditu, eta Foru Komunitateak Zaragozan astero egin dituen kultur jardueretara milaka lagun bildu dira ostirala, 2008.eko irailak 19

Zaragozako Expo Erakusketak iraun duen hiru hilabeteetan (ekainaren 14a – irailaren 14a) 1.106.940 pertsona bildu dira Nafarroako Pabiloira. Hala, bisitari gehien izan dituzten erkidegoen artean bigarrena Foru Komunitatea izan da, Aragoiko Pabiloiaren atzetik.


Gainera, Nafarroako Gobernuak azoka esparruan zein Zaragozako Pilar Enparantzan astero egin dituen kultur jardueretan (20 bat ekitaldi guztira) 50.000 bat lagunek parte hartu dute.


Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak eta Rosa Mary Ibáñez Nafarroako Pabiloiko zuzendariak oso balioespen positiboa egin dute datuon gainean, Iruñean, gaur goizean, Nafarroak Nazioarteko Erakusketan izan duen parte-hartzearen balantzea aurkezteko egin duten prentsaurrekoan.


Jarduerak azoka esparruan eta handik kanpo


Nazioarteko Erakusketak iraun duen hiru hilabeteetan Zaragozan astero-astero jarduerak egin dituen erkidego bakarra Nafarroa izan da. Hain zuzen ere 40 kultur taldek eta 1.800 artista baino gehiagok parte hartu dute Nafarroako Gobernuak sustatu dituen ekitaldietan, Expo esparruan zein Zaragozako hirigune historikoan.


Kultur eskaintzaren baitan, honako hauek azpimarratu ditzakegu, besteak beste: Nafarroako Eguna (ekainaren 28a), Pirinioetako Haranen Eguna (uztailaren 5a) eta Tuterako eta Ebroko Erriberako Eguna (abuztuaren 30a). Gainera, Kulturen Balkoian Nafarroako kultur talde batzuk aritu dira (uztailaren 12an eta 13an), eta Zaragozako Pilar Enparantzan emankizunak eskaini dituzte larunbatero. Erakusketako azkeneko egunean, irailaren 14an, Nafarroak omenaldia egin zion Zaragozari.

Irudi-galeria


               
Zangoza eta Tafallako erraldoiek      Zubietako joaldunak


           
Pedro Iturralde          Nafarroako Pabiloiaren publikoa

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de esta rueda de prensa
Audio de esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa