(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Espainiako errege-erreginek Pablo Sarasate biolinista eta musikagileari buruzko erakusketa bisitatu dute, berriki zaharberritu duten Kondestablearen Jauregian, Iruñean astelehena, 2008.eko irailak 22

Joan Karlos eta Sofia Espainiako errege-erreginek bisita ofiziala egin dute, gaur, Foru Komunitatera. Hasierako aurreikuspenen arabera, Zangoza eta Agoitzera joatekoak ziren, baina azkenean, beste bisita bat ere egin dute. Eguerdian, hain zuzen, Iruñera joan dira, berriki zaharberritu duten Kondestablearen Jauregira (Alde Zaharreko Kale Nagusia), Pablo Sarasate biolinista eta musikagilearen heriotzaren mendeurrena dela-eta Iruñeko Udalak antolatu duen erakusketa ikustera.  


Ezkerretik eskuinera, Elma Sáinz, Garmendia ministroa, Barcina alkatea, errege-erregina eta Sanz Presidentea. ( irudia handitu )

Zehazki, 14:00ak baino lehentxeago, errege-erreginak Erdi Aroko Jauregira iritsi dira, eta patioan, Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkatea, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko kontseilaria eta Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria agurtu dituzte. Ondoren, lehenengo solairura igo dira. Pablo Sarasate biolinista eta musikagilearen heriotzaren mendeurrena gogora ekartzen duen erakusketa bertan dago (urtemuga irailaren 20an izan zen).

Errege-erregina bisitan. ( irudia handitu )

Bisitaren ondoren, errege-erreginak Nafarroako hiriburuko bihotzera joan dira, Gaztelu Plazara, eta Nafarroako Gobernuko Presidenteak eskaini dien bazkariko buru izan dira. Bazkaria La Perla Hotelean egin dute, hain zuzen, eta agintari nagusiak eta errege-erreginek bisitatu dituzten erakundeetako arduradun nagusiak bildu dira bertara. Menua honako hau izan da: Madalena-Iruñeko barazkiak, Baztango txahalaren azpizuna, gaztanbera eztiarekin, eta Nafarroako ardoa.

Irudi-galeria


      
Sarasateren koadroaren aurrean      Hiritar batek erregina agurtzen du



La Perla 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa