(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Santoñako atentatuan gertatutako Luis Conde de la Cruz brigadaren erailketa gaitzetsi du Nafarroako Gobernuak

astelehena, 2008.eko irailak 22

Santoñako atentatuan gertatutako Luis Conde de la Cruz brigadaren erailketa gaitzetsi du Nafarroako Gobernuak gaurko ohiko bilkuran. Haren esanetan “ekintza hori printzipio etiko funtsezkoenaren aurka doa, hots, gizakien bizitzarekiko errespetuaren aurka, eta aldi berean ETA bere borondatea indarkeriaz gizarteari inposatzen saiatzen da”.


Horregatik, Nafarroako Gobernuak haren dolumina eta elkartasuna erakusten dizkie Luis Conde de la Cruz jaunaren senide eta lankideei, eta asteburuko atentatuetan kaltetutako lagun guztiei, eta dei egiten du herritar guztiak baturik egon daitezen. “Erail eta estortsioa eta mehatxuak egiten dituzten gutxiengoek, eta berauei babes eta sostengua ematen dizkietenek, ez dute lortuko Espainiakoa bezalako gizarte libre makurraraztea, ez eta demokrazia eta haren erakundeen oinarriak ahultzea ere. Ez dute lekurik Europako gizartean, ez eta inolako etorkizunik ere gure artean”.


Haren adierazpena amaitzeko mezu hauxe zabaldu du Gobernuak: “Azkenean herritarren gaitzespenak eta poliziaren jarduerak zuzenbide Estatu batean bete behar duten lekuan kokatuko dituzte: kartzelan”.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa