(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak haren dolumina adierazi du Buenos Airesko Nafar Etxeko presidentea izan zen Francisco Gorriaren heriotzarengatik

astelehena, 2008.eko irailak 22

Nafarroako Gobernuak haren dolumina adierazi du Francisco Gorria Reyren heriotzarengatik. Gorria Buenos Airesko Nafar Etxeko presidentea izan zen eta berriki hil da. Gobernuak haren “eskerronik beroenak” eman ditu “bihotzez” erriberritar honen ibilbidearengatik, izan ere, ekimenak eten gabe bultzatu baitzituen Foru Komunitateko kultura eta izaera mantendu eta zabaltzeko Argentinako hiriburuan.


Francisco Gorría. ( irudia handitu )

Gaur hartutako erabakian Nafarroako Gobernuak aitortu duenez, Francisco Gorriak lan egin zuen “gure herria Argentinan komunitate ikasi, langile eta solidario gisa ezagutua izan dadin”.


Erriberrin sortua, Francisco Gorria Argentinara joan eta han garatu zen haren bizitza, lanekoa nahiz familiakoa, baina haren nafar lurrarekin harremana galdu gabe. Azken urteotan, urtero etortzen zen Nafarroara uda pasatzeko haren sorlekuan.


Hainbat hamarkadetan zehar Argentinako espainiarrak ordezkatzen zituzten kargu batzuk okupatu zituen, Argentinako Espainiarren Kontseiluko kide gisa, haren izaeraren aztarna utziz: “Haren bihotz zintzotasuna eta prestutasuna, haren nafar sen alai eta langilea, beti prest besteei laguntzeko”.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa