(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak harrera egin die Pekingo Olinpiar Jokoetan eta Olinpiar Joko Berezietan parte hartu duten kirolari eta teknikariei asteartea, 2008.eko irailak 23

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak harrera egin die, gaur, Pekinen 2008ko Olinpiar Jokoetan eta Olinpiar Joko Berezietan parte hartu duten nafar kirolari eta teknikariei.


Nafarroako Gobernuko presidenteak harrera egin die, gaur, Pekinen 2008ko Olinpiar Jokoetan eta Olinpiar Joko Berezietan parte hartu duten nafar kirolari eta teknikariekin. ( irudia handitu )

Ekitaldia Nafarroako Jauregian egin dute, eta María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilaria eta Javier Esparza Abaurrea Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari kudeatzailea ere bildu dira bertara.


Sanz presidenteak zorionak eta esker ona helarazi dizkie kirolari eta teknikariei. Azpimarratu duenez, euren parte-hartzea oso ona izan omen da, eta eskerrak eman dizkie euren lanarengatik eta ahaleginarengatik. Eskerrak eman ditu, bereziki, Olinpiar Joko Berezietako atletak oztopoak gainditzeko moduaren eredu direlako, eta gainerakoak, kiroltasunez aritzen direlako.


Bestalde, Miguel Indurain Fundazioak egiten duen lana ere kontuan hartu nahi izan du Miguel Sanzek. Fundazioaren bultzatzaileetako bat Nafarroako Gobernua da, eta haren xedea eliteko kirolariei sostengua ematea da.


Jarraian, Sanz presidenteak opari bana eman die kirolari eta teknikariei, Jokoetako parte-hartzearen oroigarri gisa.


Kirolariak honako hauek izan dira: Sandra Gómez (zilarrezko domina, igeriketa egokitua, 100 metro bular igeriketa), Santiago Pesquera (zilarrezko domina, boccia egokitua, bikote mistoak, BC3), Laura García (zazpigarren postua, judo egokitua, 48 kilotik beherakoak), Lara González (gimnasia erritmikoko taldeko kidea) eta Bárbara González (gimnasia erritmikoko taldeko kidea).


Teknikariak, berriz, honako hauek izan dira: Gorka Santesteban (Santiago Pesqueraren laguntzailea), Tomás Esparza (IPCko -International Paralympic Committee- 7ko Futboleko sailkatzailea eta Nafarroako Kirol Egokituen Federazioko presidentea), Juan Carlos Barcos (Nazioarteko Judo Federazioko arbitrajeko zuzendaria eta Espainiako Judo Federazioko presidentea) eta Carmelo Paniagua (ordezkaria Nafarroan eta Espainiako Olinpiar Batzordeko kidea).

Dokumentazioa:
Vídeo de este acto
Audio de este acto

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa