(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Salteadores y picotas" aurkeztu da, XVI eta XVIII mende artean Nafarroan aplikatzen zen justizia azaltzen duen liburua asteartea, 2008.eko irailak 23

Nafarroako Gobernuko Administrazio Publikoen Nafarroako Institutuak (INAP), "Salteadores y picotas. Aproximación a la justicia penal en la Navarra de la Edad Moderna. El caso del bandolerismo" izeneko liburua argitaratu berri du; bertan, Aro Modernoan Nafarroan aplikatzen zen zigor arloko justizia aztertzen da, eta informazio erabat interesgarria eskaintzen du XVI, XVII eta XVIII mendeetan Estatu Modernoaren sorrera dela-eta eman ziren aldaketa sakonak ulertzeko.


Egilea, Pablo Sánchez Ostiz eta Tomás Rodríguez Garrazarekin.

Egilea, Pablo Sánchez Ostiz eta Tomás Rodríguez Garrazarekin. ( irudia handitu )

Gaur egin dute, prentsaurreko bidez, argitalpenaren aurkezpena, INAPeko zuzendari nagusi Ignacio Bandrés Urriza jaunak, Daniel Sánchez Aguirreolea egileak, eta Zigor Zuzenbideko irakasle eta Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Dekano Pablo Sánchez-Ostiz jaunak. Azken hau arduratu da, gainera, liburuaren hitzaurrea egiteaz.


Liburuak oinarritzat hartu duen lana, 2007ko Martin de Azpilicueta IV. Ikerketa Sariketan aurkeztu zen. Saria irabazi ez bazuen ere, bai epaimahaiak bai INAPek azterlanaren interes zientifiko nahiz dibulgatzailea aitortu zuten. Azterlanean, Europako txoko honetan, Erdi Aroko Erreinu Zaharrean izandako eraldaketak jasotzen dira, Ilustrazio arora arte.


Aipatu obra, egileak berak Nafarroako Unibertsitateko Historia departamentuan Antzinako Erregimenean Nafarroan bizitako bandolerismoaren inguruan idatzitako tesiaren egokitzapena da. Azterlan horrek, halaber, historiako hutsune bat betetzeko iturri askotako dokumentazioa bildu zuen: Nafarroako Artxibo Nagusia, Elizbarrutiko Artxiboa, Simancasekoa edota tokiko zenbait artxibo.


Ez da Antzinako Erregimeneko zigor zuzenbidearen inguruko tratatua; ikuspegi orokor, libre eta dibulgatzaileagoa eskaintzen du, jendearentzako ulergarriagoa. Bertan, marina bat testigantza jaso dira: epaileena, herrietako alkateena, bai eta Aro Modernoko nafarren bizimodu eta pentsamoldera gerturatzea ahalbideratzen diguten bidelapurren aipamenak ere.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa