(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Artista Gazteen Topaketak azken fasera iritsi dira asteazkena, 2008.eko irailak 24

"Nafarroako Artista Gazteen Topaketak" lehiaketa, Nafarroako Gobernuak urtero Nafarroako Gazteria Institutuaren bidez bultzatzen duen kultur programa, azken fasera iritsi da dagoeneko (finalerdiak eta finala).


Lehiaketaren xedea hainbat diziplinatako artista gazteak sustatzea da (Arte Eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezko Sormena, Arte Plastikoak, eta Literatura Generoak).


Hala, irailaren hasieratik, hautaketa batzordeek lan bilerak egin dituzte Topaketen antolatzaileekin, lehiaketan aurrera egin eta azken fasean nork parte hartuko duen erabakitzeko. Hain zuzen ere, diziplina bakoitzeko lanak hautatu dituzte, antzeztu, taularatu edo erakusteko. Datozen asteetako kontzertuak, literatura topaketak, emankizunak edo arte erakusketak nahi duen orok ikusi ahal izanen ditu, eta kategoria bakoitzeko epaimahaiak sariak erabakitzeko balio izanen dute.


Aurten, berritasun gisa, 2008ko Topaketetako sariak banatzeko galan emanen dute aurtengo saridunen izenen berri. Gala Baluarten eginen dute, azaroaren 23an (igandea).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa