(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ibai eta erreketako bioaniztasunari eta lehengoratzeari buruzko mintegi batek 170 teknikaritik gora bilduko ditu Iruñean asteazkena, 2008.eko irailak 24

"Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra" enpresa publikoak antolatu du topaketa, eta Europako proiektu baten baitan dago


Mintegiaren irudia.

Mintegiaren irudia. ( irudia handitu )

Gaur eta bihar, Iruñean, Foru Administrazioko eta beste erkidego batzuetako eta Frantziako erakundeetako 170 teknikarik baino gehiagok "Biodiversidad y Restauración de Ecosistemas Fluviales" (Ibai eta Erreketako Ekosistemetako Bioaniztasuna eta Lehengoratzea) mintegian parte hartuko dute. Mintegia "Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra" sozietate publikoak antolatu du, eta Europako proiektu baten baitan dago kokatuta. Aipaturiko proiektua Interreg III A "Europako Ibaien eta Erreken Kudeaketa Integrala" da, eta sozietate publikoa da bertako buru. Frantziako Syndicat Mixte d’Études et d’Aménagement de la Garonne (SMEAG) erakundea ere ari da parte hartzen proiektuan.


Mintegia Andrés Eciolaza Carballo Nafarroako Gobernuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak inauguratu du, gaur goizean.


"Europako Ibaien eta Erreken Kudeaketa Integrala" proiektua 2005ean abiatu zuten, eta haren helburua honako hau da: Aragoi eta Garona ibaietan eskuratutako eskarmentua trukatzea, mugaz gaindiko lankidetza bultzatzeko Interreg III A programaren esparruan. Gaur egunera arte, ibaiak lehengoratzeko proiektu zehatzak gauzatu ahal izan dituzte, bi ibaiak jatorrizko baldintzetara itzultzeko. Gainera, Natura 2000 Sareko ibai eta erreken plangintzarekin zerikusia duten gaiak landu edo ibai eta erreketako dinamikari buruzko lanak, espezieen erroldak eta ur analisiak egin ahal izan dituzte, besteak beste.


1992an, Europar Batasunak Habitaten Zuzentaraua atera zuen, kontinenteko bioaniztasuna mantentzeko asmoarekin, eta 2000n, berriz, Uraren Esparru Zuzentaraua atera zuen, ur masak egoera ekologiko onean egon daitezen lortzeko. Horrela bada, ibai eta erreketako ekosistemak lehengoratzea, mantentzea eta horien jarraipena egitea funtsezko helburu bilakatu da EBko herrialdeetako ingurumen politikaren baitan. Bi Zuzentarauak batera ezartzeak aukera handia ematen du natur ondarea berreskuratzeko.


Zuzentarauak ibai eta erreketan ezartzeko, beharrezkoa da ura modu iraunkorrean erabiltzea, habitatak mantendu eta lehengoratzea, eta prozesu hidrologikoak jatorrizko baldintzetara itzultzea (ekosistemak askotarikotzeko, eta hala, bioaniztasuna handitzeko).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa