(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentua gaur egun lanean ari ez diren medikuen bila ari da asteazkena, 2008.eko irailak 24

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua gaur egun lanik gabe dauden Medikuntzako eta Kirurgiako lizentziadunen bila ari da, Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Artapeneko zerbitzuetan lan egin dezaten bultzatzeko.


Estatuko Osasun Sisteman sendagileak falta dira, autonomia erkidego guztietan, eta horrexegatik, gaur egun lanean ari ez diren edo medikuntzarekin zerikusia duten beste lanbide batzuetan ari diren medikuen bila hasi da Osasun Departamentua, Foru Komunitateko Lehen Mailako Artapeneko sarean lan egiteko.


Sendagileak sisteman errazago sartzeko, Osasun Departamentuak praktika klinikoa eguneratzeko programa bat antolatu du. Hautagai bakoitzak begirale bat izanen du, ikastaroan laguntzako, eta bakoitzarentzako irakaskuntza zerbitzu pertsonalizatua eta esklusiboa diseinatuko dute. Programak 3 hilabeteko iraupena izanen du; hain zuzen ere, hilabetez eduki teorikoak garatuko dituzte, eta bi hilabetez, hautagaiak osasun etxeetan arituko dira.


Izena emateko epea azaroaren 15ean amaituko da. Xede horretarako, informazioa eskuratu eta izena emateko gune bat ezarri dute Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 3. zenbakia, Iruñea), Nafarroako Ospitaleko Esparruan dagoen Irakaskuntza Pabiloian. Telefono zenbakiak: 848 42 20 07 eta 848 42 20 08. Posta elektronikoa: seccion.docencia@cfnavarra.es.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa