(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoak Javier Ciga nafar margolariaren bederatzi margolan zaharberritu ditu osteguna, 2008.eko irailak 25

Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria Nafarroako Museora joan da, gaur goizean, bertan zaharberritu dituzten bederatzi margolan ikustera. Javier Ciga nafar margolariaren lanak dira, hain zuzen.


"Sokadantza" (1914)

Sokadantza (1914). ( irudia handitu )

Kontseilariaz gain, Pedro Luis Lozano Kulturaren zuzendari nagusia, Javier Ciga Echandi Fundazioko ordezkariak, Baztango Udaleko ordezkaria, eta Ana Mari Marín baztandar margolaria ere joan dira Nafarroako Museora.


Hain zuzen ere, Javier Ciga Echandi Fundazioak margolariaren lanak eskatu zizkion Nafarroako Gobernuari, Baztango Museo Etnografikoko erakusketa iraunkorra osatzeko, eta horrexegatik, Nafarroako Museoak bere bildumako bederatzi margolan zaharberritu ditu, gordailuan uzteko. Honako hauek, hain justu:


Madrilen ikasten egon zen garaiko lanak (lehenengo etapakoak):



Parisen ezagueretan sakontzen egon zen garaiko lanak (bigarren etapakoak):



Paristik itzuli eta Iruñean egon zen garaiko lana:



Margolanak Iruñeko ERPA (Cristina Lacabe eta Marta Larraga) enpresak zaharberritu ditu, 17.078 euroren truke, eta batzuei marko berria jarri diete.


Margolan guztiak Ciga familiari erositakoak dira, eta 1990az geroztik Nafarroako Museoan egon dira ikusgai, bertako areto batean, modu iraunkorrean. Museoak, gainera, Javier Cigaren lanei buruzko ikerketa egin zuen, eta sei argitalpen zientifiko egin zituen margolariaren eta bere lanaren gainean, Francisco Javier Zubiaur bildumaren zaintzailearen kargura.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa