Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Datorren astelehenean, irailaren 29an, Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Parisera joanen da, eta bertan, Frantziako Senatuak antolatu duen jardunaldi batean parte hartuko du. Energia berriztagarriek lurraldearen garapen iraunkorrean duten lekua aztertzeko jardunaldia izanen da, hain zuzen.
Jardunaldia Andris Piebalgs Energiaren europar komisarioak jarriko du abian, eta ondoren, Miguel Sanzek Nafarroako adibidea azalduko du, lehenengo eztabaida mahaian, "Los elegidos frente a los desafíos de las energías renovables" (Energia berriztagarrien erronkei aurre egiteko hautatutakoak) izeneko eztabaida mahaian. Saioa 9:00etan hasiko da, Frantziako goi ganberaren egoitzan, Luxenburgoko Jauregian (rue de Vaugirard, 15. zenbakia, Paris).
Hain zuzen ere, Foru Komunitateak "Energia Berriztagarriak Bultzatzeko Lurralde Politika Onenaren Saria" jaso zuen 2003an, Europar Batasunaren eskutik.