(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 353.367 euroko laguntzak onartu ditu, udaberriko uholdeetan kalteak izan zituzten Lizarrerriko 26 toki entitatetarako

astelehena, 2008.eko irailak 29

Nafarroako Gobernuaren akordioari jarraiki, udaberriko uholdeek nekazaritza erabilerako azpiegitura publikoetan eragin zituzten kalteak babesgarri izendatu dituzte. Laguntzen gehienezko zenbatekoa 352.367,73 eurokoa izanen da, eta onuradunak 26 toki entitate izanen dira.


Kalteak izan zituzten udalek eta kontzejuek Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuari eman zioten horren berri, eta ondoren, Departamentuak kalteak aztertu eta ebaluatu zituen. Kalte handienak Abaigar, Antzin, Arellano, Arroitz, Asarta, Azagra, Azketa, Azuelo, Barbarin, Deikaztelu, Etaio, Iguzkitza, Legaria, Lerin, Lukin, Mendaza, Morentin, Muniain, Nazar, Oko, Olexoa, Otiñano, Sorlada, Ubago, Urbiola, eta Villamayor de Monjardíngo goialdeetako bide eta ubideetan jasan zituzten, hain zuzen.


Uholdeak jazo eta berehala, kalteak izan zituzten azpiegituretako batzuk lehengoratzea presakotzat jo zuten, eta toki entitateek konpondu zituzten. Gaurko Gobernu Bilkuran onartu duten akordioari jarraiki, berriz, TRAGSA enpresa publikoak osatuko ditu lan horiek, eta horretarako, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak hitzarmenak izenpetuko ditu, aurki, udal eta kontzeju bakoitzarekin.


Txosten teknikoaren arabera, udaberriko euriteak bereziki indartsuak izan ziren Lizarrerrian. Zehazki, Arroitzeko estazio meteorologikoan 239,3 l/m² bildu zituzten maiatzean. Gainera, egun bakarrean 78 l/m² bildu zituzten.


Segidan, laguntzak jasoko dituzten toki entitateak daude, ordena alfabetikoari jarraiki, eta parentesi artean, bakoitzak jasoko duen zenbatekoa dago.


Abaigar (6.433,33 €); Antzin (4.002,00 €); Arellano (4.002,00 €); Arroitz (27.463,16 €); Asarta (3.722,53 €); Azagra (9.404,70 €); Azketa (80.707,00 €); Azuelo (2.850,00 €); Barbarin (4.002,00 €); Deikaztelu (38.033,77 €); Etaio (7.843,92 €); Iguzkitza (4.669,00 €); Legaria (5.769,55 €); Lerin (61.500,07 €); Lukin (5.969,65 €); Mendaza (3.0444,52 €); Morentin (6.003,00 €); Muniain (4.082,04 €); Nazar (3.018,51 €); Oko (5.272,64 €); Olexoa (11.070,87 €); Otiñano (3.939,30 €); Sorlada (5.967,18 €); Ubago (3.146,57 €); Urbiola (8.200,10 €); eta Villamayor de Monjardín (32.249,43 €).



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa