(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 5,5 milioi euroko inbertsioa onetsi du elektrizitate hornidura hobetzeko

astelehena, 2008.eko irailak 29

Nafarroako Gobernuak 5.579.199 euroko inbertsioa onetsi du erabaki bidez Foru Komunitateko hainbat eskualdetan elektrizitatearen hornidura hobetzeko xedez.


Aipatu 5,5 milioi euro horiekin 32 proiektu eginen dira 2008. urtetik 2010. urtera bitartean, eta onura eginen die Nafarroako 20 udalerriri eta 100.000 lagun baino gehiagori. Hobetze proiektu hauetan eginen dena batez ere izanen da linea elektrikoaren modernizazioa, tentsioaren hobetzea eta zuhaitzen garbiketa.


Zehatz-mehatz, linea elektrikoen modernizazioaren bidez itzalaldiak saihestu nahi dira, eta izatekotan, argi mozketak agudoago zuzendu nahi dira. Onura eginen die hamar bat herriri, denera 62.914 biztanle dituztenak, eta inbertsioa 3.883.351 eurokoa izanen da.


Lineen tentsioaren hobetzeak eskatzen du aipatu lineak indartzea zerbitzuaren kalitatea hobetzeko asmoz. 970.838 euro inbertituko dira eta onuradunak Zaraitzu-Ustaize eskualdea, Garralda eta Milagro izanen dira, guztira 7.101 biztanle biltzen dituztenak.


Zuhaitzak garbitzeko 725.010 euro inbertituko dira, izan ere, zuhaitzen erortzea sare elektrikoan izaten diren matxuren zioetako bat baita, batzuetan lineak ukituz. Garbiketaren bidez, sare elektrikorako arriskutsua den landareria kentzen da.


Inbertsio hauek jasota daude Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak sinatutako lankidetza hitzarmen batean, eta aipatu hitzarmena berretsi du orain Foru Exekutiboak. Hitzarmenaren funtsa erabiltzaileek ordaintzen dituzten etxeko argiaren tarifetan dago, izan ere, fakturaren zati bat inbertsioetan erabiltzen baita, sare elektrikoa berritu eta modernizatzeko. Industria Ministerioak hitzarmenak ezartzen ditu aldizka autonomia erkidegoekin eta enpresa banatzaileekin (Iberdrola, Nafarroaren kasuan) aipatu hobetze planak egiteko. Horrela, Foru Komunitateko sistema elektrikoa hobetzeko aurreikusten diren 5,5 milioi euroetatik milioi bat Nafarroako Gobernuak ordainduko du, 1,2 milioi euro Industria Ministerioak eta 3,3 milioi Iberdrolak.


Zehatz-mehatz, modernizazio eta hobetze proiektuetan ondoko eskualde hauetan eginen dira: Corella-Contruénigo, Tutera-Fontellas, Erriberri, Lekunberri, Zangoza, Fustiñana, Bera, Doneztebe, Zaraitzu Ibar-Ustaize, Garralda eta Milagro. Zuhaitz garbiketa, berriz, alderdi hauetan eginen da: Agoitz-Nagore, Irurtzun-Basaburua, Ultzama-Ostitz, Zubiri-Luzaide, Ultzama-Autza, Zubiri-Ezkaba, Orkoien-Ezkaba2, Uharte-Egues, Sadar-Andres Benta, Altsasu-Urdiain, Zangoza-Ledea, Tutera-Cascante, Zangoza-Cordovilla, Cordovilla-Irati, Cordovilla-Etxabakoitz, Tutera-Ejea, Altsasu-Ormaiztegi, Hernani-CEU Saltoak, Elizondo-Oronoz, eta Elizondo-Elizondo2.


Dokumentazioa:
Inversiones y localidades beneficiadas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa