Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Presidenteak Nafarroaren laguntza eskaini du Frantziako Senatuan, beste eskualde batzuetan petrolioarekiko mendekotasuna txikitzeko
Sanz Presidentea Frantziako Senatuan.
(
irudia handitu
)
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak gaur Parisen adierazi duenez, energia berriztagarriak Nafarroako motor sozioekonomikoa dira. Izan ere, jarduera iturri garbia izateaz gain, ekonomia, berrikuntza, trebakuntza eta enplegu alderdiak hartzen dituzte barnean.
Frantziako Senatuan, "balio berdeei" buruzko zikloaren baitan, jardunaldi bat egin dute energia berriztagarriek lurraldearen garapen iraunkorrean duten lekua aztertzeko, eta hizlarietako bat, hain zuzen, Miguel Sanz izan da.
Jardunaldia Jean Marc Juilhard Auverniako (Puy-de-Dome) senatariak, Claude Turmes Europako legebiltzarkide eta Energia Berriztagarrien Zuzentarauaren txostengileak, eta Corinne Lepage Frantziako Ingurumeneko ministro ohiak inauguratu dute, eta erakunde, enpresa eta elkarteetako dozenaka ordezkari bildu dira bertara. Corinne Lepagek, hain zuzen, Frantzian "haize energiaren aurkako gerra" dagoela salatu du.
Claude Turmesek adierazi duenez, berriz, Europako Parlamentua ia aho batez energia berriztagarrien aprobetxamenduari sostengua ematen ari omen da. Izan ere, kontinente zaharrean dagoeneko ekoizten dira energia berriztagarriak, eta hala, energiaren prezioa egonkortu eta petrolio, gas eta uranioarekiko mendekotasuna txikitu ahal izanen dira. Gainera, energia berriztagarriak funtsezkoak dira klima aldaketaren aurka borrokatzeko.