(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak baimena eman du medikuntza-erabilerako gasaren hornidura kontratatzeko Osasunbidearentzat

astelehena, 2008.eko irailak 29


Nafarroako Gobernuak baimena eman dio gaurko bilkuran Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari medikuntza-erabilerako gasaren hornidura kontratatzeko haren zentroetarako. Kontratua 2009. urterako da baina luzagarria izanen da 2012ra arte, bi aldeak ados jarrita. Onetsi den gastua 858.569 eurokoa da 2009. urterako eta 3.916.036 eurokoa 2009-2012 aldirako.


Gastua horniduraren helburu izanen diren zentroetako dagokien kontu-sailen kargura joanen da eta heldu den urtean honelaxe banatuko da: Ubarmin Klinika, 15.706 euro; Lizarrako Ospitalea, 76.701 euro; Tuterako Ospitalea, 85.857 euro; Bideko Amabirjina Ospitalea, 238.458 euro; Nafarroako Ospitalea, 428.036 euro; eta Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroa, 13.809 euro.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa