(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gune Eszenikoen Katalogoa aurkeztu dute asteartea, 2008.eko irailak 30

Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak Nafarroako Antzokien Sarea abian jartzeko prozesuan egin dituzten aurrerapausoak aurkeztu ditu, gaur goizean, Global Kultur Zerbitzuak enpresako Santos Garcíarekin batera. Izan ere, zenbait azterlan egiteko agindu zioten profesional talde bati.


Hala, udaberri amaieran, IKEI enpresak egindako azterlanaren emaitzak eman zituzten ezagutzera, eta azterlan hori Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren (FNMC) esku dago. Izan ere, FNMCk interes zuzena du Nafarroako Antzokien Sareari begira, eta haren arduraduna da, Nafarroako Gobernuarekin batera. Corpas kontseilariak adierazi duenez, entitatearen iritzia funtsezkoa da Nafarroako Antzokien Sarea gauzatzeko, eta haren orientazioen zain daude.


Gaur aurkeztu duten azterlana, berriz, Global Kultur Zerbitzuak enpresak egin du. Antzokien Sareko parte izan daitezkeen gune eszeniko publiko zein pribatuen katalogo zehatza da, hain zuzen, eta aurki Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioari igorriko diote.


Kontseilariak azpimarratu duenez, Gune Eszenikoen Katalogoa funtsezko tresna izanen da Nafarroako Antzokien Sarean parte hartuko duten konpainia eta talde artistiko guztientzako, eta ondorioz, Interneten egonen da.


Katalogoa egiteko proiektua 2007aren amaieran aurkeztu zuten, eta berriki, Kultura eta Turismo Departamentuari helarazi diote. Kostua 16.000 eurokoa izan da.


Katalogoan Nafarroako kultur etxeei buruzko informazioa dago:


-Kultur etxeetako planoak: oinplanoa, ebakidura, eta zerbitzuak. DVD zein DWG (Autocad) formatuko planoak dira. Gainera, DWG formatuko planoetan eszenografia edota argiztapen diseinuak egin daitezke.


-Fitxa teknikoak: kasuan kasuko gune eszenikoari buruzko datu nagusiak.


-Glosategia: azpiegiturekin eta teknika eszenikoekin zerikusia duten termino espezifikoak .


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa