(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Acércate a las TIC" programako ikasgela mugikorrak Lergan abiatu du Nafarroako 41 herritara eramanen duen ibilbidea asteartea, 2008.eko irailak 30

José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak "Acércate a las TIC" (Hurbil zaitez IKTetara) programako ikasgela mugikorra aurkeztu du, gaur goizean, Lergan. Ekitaldira Ignacio Iriarte alkatea ere bildu da.


Ikasgela mugikorra Iruñeko Eskualdeko, Erdialdeko, Lizarrerriko eta Iparraldeko 41 herritan barrena ibiliko da, azaroaren amaierara arte, eta herri horietako lehenengoa Lerga da, hain zuzen. Ikasgela mugikorrak ordenagailuak eta Internet izanen ditu, Nafarroako herri txikietako biztanleek doan erabiltzeko.


Nafarroako Gobernuaren "Hurbil zaitez IKTetara" programa Nafarroako Gobernua eta Estatua gauzatzen ari diren Avanza Planaren baitan dago, eta ikasgela mugikorra programa osatzen duten hiru ekintzetako bat da (gainerako biak trebakuntza ikastaroak eta lantegiak dira). Ikasgela mugikorraren aurrekontua 52.200 eurokoa da, eta %60 Nafarroako Gobernuak ordainduko du (%40, berriz, Estatuak).


Ikasgela mugikorra Iruñeko Eskualdeko, Erdialdeko, Lizarrerriko eta Iparraldeko 41 herritan barrena ibiliko da, irailaren 30etik azaroaren 24ra bitarte (2007an beste herri batzuetan barrena ibili zen). Guztiak ere landa eremuko herri txikiak dira, eta guztira 8.000 biztanletik gora dituzte. Ikasgela mugikorrak lau ordenagailu ditu, Interneterako konexioarekin, eta herritarrek doan erabili ahal izanen dituzte. Bertan, gainera, aholkularitza teknikoa eskainiko dute.


"Hurbil zaitez IKTetara" programak 800.000 euroko aurrekontua du aurten (2007ko aurrekontuaren bikoitza), eta 450 trebakuntza ekintzatik gora egitea aurreikusten dute (ikastaroak eta lantegiak).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa