(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Beste hogei suhiltzaile hasiko dira lanean Nafarroako Larrialdietako Agentzian asteartea, 2008.eko irailak 30

Gaur, Caballero presidenteordeak amaiera eman dio, Nafarroako Segurtasun Eskolan, suhiltzaileak trebatzeko 2008ko oinarrizko ikastaroari


Hogei suhiltzaileak. ( irudia handitu )

Gaur, Javier Caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak amaiera eman dio, Nafarroako Segurtasun Eskolan (Beriain), Suhiltzaile Zerbitzuan beste 20 suhiltzaile sartzeko ikastaroari. Kide berriek Nafarroako Larrialdietako Agentziako (NLA) langile zerrenda osatuko dute.


Kontseilariaz gain, honako hauek ere bildu dira itxiera ekitaldira: Juan Ramón Rábade Iráizoz Barne zuzendari nagusia; Ignacio Bandrés Urriza Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea (Nafarroako Segurtasun Eskola haren mende dago); David Sáinz Jiménez NLAko zuzendari kudeatzailea; José Javier Boulandier NLAko Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamenduko zuzendaria; eta Jesús Barcia Lareu Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendaria.

Ikastaroa gainditu duten hogei hautagaiak honako hauek dira: Fernando Antuñano, Iván Ayuela del Barrio, David Beorlegui Cruz, Jesús Ángel Busto Gil, Joseba Andoni Cemborain de Esteban, Carlos Fernández Fernández, Pedro José Gamboa Petrirena, Iker Lizarraga Morandeira, Miguel Ángel Malumbres Murillo, Luis Miguéliz Andueza, Daniel Oteiza Lizaso, Iban Resano Igoa, Carlos Reta Ibar, Gabriel Santesteban Mijangos, Félix Santesteban Saldise, Imanol Sanz Pascual, Joseba Koldo Segura Gil, Pedro Urriza García, Asier Velasco Salinas eta Mikel Zaldúa Esteban.
Caballero presidenteordea.

Caballero presidenteordea. ( irudia handitu )

Ikasleok oposizioetako lehen fasea gainditu zuten, eta otsailaren 4tik irailaren 12ra bitarte 872 orduko ikastaroa egin dute (294 ordu teorikoak izan dira). Ikastaroan honako gai hauek jorratu dituzte: salbamendua eta erreskatea (orientazioa, harrapatutako pertsonen erreskatea, krisi egoerak, edo eskoratzea), suteak itzaltzea, ingurumena eta gai arriskutsuak, biktimen artapena, tresnak eta mantentze lanak, norberaren erantzukizunak (prestaketa fisikoa edo psikologikoa eta laneko arriskuak), praktikak parkeetan eta simulazioak. Aztertzaileek ikasleen jarrera ere ebaluatu dute.


Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2007aren hasieran, NLAn 20 suhiltzaile lanpostu betetzeko oposizioen deialdia izenpetu zuen. Lanpostu horiek guztiak Nafarroako Gobernuak onartutako Lan Eskaintza Publikoaren baitan zeuden (2007ko Lan Eskaintza Publikoa, 1.299 lanpostu guztira).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa