(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pitillasko urmaelak eta Las Cañas urtegiak Ramsar Hitzarmeneko "Nazioarteko Intereseko Hezeguneen" ziurtagiria jaso dute asteazkena, 2008.eko urriak 1

Aldi berean, Nafarroako hezeguneak hobetzeko hainbat esku-hartze egiten ari dira, Nafarroako Gobernuaren eta La Caixako Gizarte Ekintzaren arteko hitzarmenari jarraiki


Pitillasko urmaelak eta Las Cañas urtegiak (Viana) Ramsar Biltzarreko "Nazioarteko Intereseko Hezeguneen" ziurtagiria jaso dute. Ziurtagiria Hezeguneen Batzordeak eskatu zuen, hain zuzen, Aiguamolls de l’Empordà Natur Parkean (Girona) 2007ko irailean egin zuten bileran.


Hezeguneei buruzko Biltzarra (Ramsar) gobernu arteko ituna da, eta 1971ko otsailaren 2an onartu zuten, Irango Ramsar hirian, Kaspiar itsasoko kostaldean. Hezeguneak eta horietako bitartekoak mantendu eta arrazoiz erabiltzeko esparrua osatzen du, eta hezeguneak ekosistema bereziki garrantzitsutzat jotzen ditu, aniztasun biologikoari eta gizakion ongizateari begira. Gaur egun, 158 herrialdek berretsi dute Ramsar Hitzarmena, eta horren baitan mundu osoko 1.755 hezegune daude, 63 Estatukoak.


Pitillasko urmaela Nafarroako hezegune nagusietako bat da, eta 216 hektarea ditu, Pitillas eta Santakara artean. Natur Erreserba da, eta baita Hegaztien Babesgune Berezia ere. Gainera, Natura 2000 Sarean sartzeko proposatu dituzten Nafarroako 42 natur guneetako bat da. Iberiar Penintsularen eremu iparraldekoeneko estepako urmaela da, Estatuan hegazti gehien biltzen dituen eremuetako bat.


Las Cañas edo Salobre urtegia landare eta animalia espezie ugari dituen eremua da, baina balio berezia du bertara hegazti espezie asko biltzen direlako. Pitillasko urmaela bezalaxe, Natur Erreserba (1987az geroztik) eta Hegaztien Babesgune Berezia da. Gainera, Natura 2000 Sarean dago.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa