Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu departamentuko kontseilari Roig jaunak Burundako bailara bisitatu du gaur goizean, Altsasu eta Urdiaingo udal-ordezkariekin eta agente ekonomiko nahiz sozialekin lan-jardunaldia izateko; jardunaldi horretan, Urdiain-Altsasuko jarduera ekonomikoetarako etorkizuneko eremuaren berdingidak aurkeztu ditu. Obrak 2009an hasiko dira.
Roig kontseilariak, lehenengo eta behin, Urdiaingo Udaletxea bisitatu du, bertan bildu da, izan ere, Urdiain eta Altsasuko alkate Miguel Angel Zubiría eta Unai Hualde-rekin, hurrenez hurren. Udaleko ordezkari biek informazio eguneratua jaso dute proiektuaren egoerari buruz eta industrialdeko azken aurreikuspenei buruz. Ondoren, jarduera ekonomikoetara zuzenduriko eremuak okupatuko dituen lursailak bisitatu dituzte kontseilariarekin batera.
Jarraian, Roig kontseilaria Altsasura joan da, bertako alkatearekin eta udaleko talde desberdinetako ordezkariekin bilera egiteko (Nafarroa Bai, UPN, PSN, IU y ANV). Bilera horretan, era berean, Sakanako Enpresarien Elkarteko ordezkaria eta UGT eta CCOOko ordezkariak izan dira, Foru Komunitateko sindikatu esanguratsuenak diren heinean.
Azkenik, kontseilariak Burundan izandako lan-jardunaldiari amaiera emateko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikita dagoen Altsasuko Enplegu Agentzia bisitatu du.
Gaurko egunean, Roig kontseilariak lagun izan ditu: Begoña Urien, Enpresako zuzendari nagusia; Imelda Lorea, Lan eta Arriskuen Prebentzioko zuzendari nagusia; eta Jose Luis Ruiz, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.