(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak ez du aurkitu Txinako esnekirik, 127 saltoki ikuskatu ondoren asteazkena, 2008.eko urriak 1

Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoaren Institutuak Foru Komunitateko 127 saltoki ikuskatu ditu egunotan, Nafarroan Txinatik datorren esnekirik ba ote dagoen egiaztatzeko, baina ikuskapenetan ez du aurkitu faltsututa egon daitezkeen elikagaiak merkaturatu daitezen saiheste aldera Europar Batasunak agindu zuen alertaren baitan dagoen produkturik.


Hain zuzen ere, irailaren 26an hasi ziren ikuskapenak egiten (ostirala), Txinatik datozen elikagaiak banatu, merkaturatu edo erabiltzen dituzten saltokietan. Guztira 127 saltoki ikuskatu dituzte (112 denda eta 15 taberna eta jatetxe). Iruñean, zehazki, 40 saltoki ikuskatu dituzte (33 denda eta 7 taberna eta jatetxe), eta Nafarroako gainerako lekuetan, berriz, 87 saltoki (79 denda eta 8 taberna eta jatetxe). Europar Batasunak agindu zuen alertaren baitan dauden produktuak ikuskatu dituzte (Europako Batzordearen 2008/757/EE Erabakia), hala nola esnea edo esnekiak dituzten elikagaiak (karameluak, txokolatea eta gailetak, besteak beste). Izan ere, Europan debekatuta dago Txinako esnea eta esne hautsa inportatzea, baina kontrabandoan halakorik iritsi zitekeela aurreikusi dute. Esan dugun moduan, Nafarroan ez dute aurkitu halako produkturik.


Jakina denez, Txinan melaminaz faltsututako haur esnea hartzeagatik zenbait haur toxikatu direlako sortu zen alerta; izan ere, esne hori ugari kontsumituz gero giltzurrunetako arazo larriak eragin ditzake, batik bat haurtxo eta gaixoen kasuan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa