(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gazteria Institutuak Nafarroako udal eta entitateei dei egin die, gazteentzako laneko udalekuak egiteko osteguna, 2008.eko urriak 2

Nafarroako Gazteria Institutuak (NGI) Nafarroako udal eta entitateei dei egin die, 2009an gazte boluntarioentzako laneko udalekuak antolatzeko.


Aurreko urteetan bezalaxe, laneko udalekuak NGIren eta kasuan kasuko udalaren edo entitatearen arteko lankidetzari esker eginen dituzte. Eskaerak egiteko epea urriaren 30ean amaituko da.


1986az geroztik, NGIk laneko udalekuak antolatzen ditu udalekin elkarlanean. Urteotan 23 lekutan egin dituzte laneko udalekuak, eta 3.000 parte-hartzailetik gora izan dituzte.


Hain zuzen ere, 15-30 urteko gazte boluntarioentzako proposamena da, eta beste erkidego eta herrialde batzuetako gazteek parte hartu dezakete. Udalekuon bidez, ondare arkitektonikoa mantentzea, arrasto arkeologikoak berreskuratzea eta ingurumen baliabideak mantentzea ahalbidetzen dute, besteak beste. Gainera, NGIren filosofiari begira garrantzi handia duten hiru helburu ere baditu ekimenak. Honako hauek: bizikidetza eta kultura trukea bultzatzea, gazteei mugitzeko erraztasuna ematea, eta gazteek ingurunea ezagutu dezaten eta bertako parte sentitu daitezen bultzatzea.


2008an honako udaleku hauek egin zituzten: Lizarrako Zalatanbor gaztelua eta Arangurengo Irulegi gaztelua arkeologiaren ikuspuntutik berreraikitzeko udalekuak, San Adriángo presa ingurumenaren ikuspuntutik berreskuratzeko udalekua, eta Artaxoako Harresia arkeologiaren ikuspuntutik berreskuratzeko udalekua.


Udalekuei buruzko informazio guztia NGIren webgunean dago (www.juventud.navarra.es).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa