(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak bisita ofiziala eginen du Argentinara osteguna, 2008.eko urriak 2

Bidaiaren baitan, presidenteak akordioa izenpetuko du Santa Fe Probintziarekin, Argentinako sendagileak Foru Komunitatean trebatu daitezen bultzatzeko; gainera, Clemente Álvarez ospitalera joanen da, Nafarroaren izenean hainbat tresna mediko ematera, eta 22 urtez azpiko Munduko Pilota Txapelketako finalak ikusiko ditu, Rosarioko "Nafarroako Erresuma" pilotalekuan


Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea Argentinar Errepublikara joanen da urriko bigarren hamabostaldian. Zehazki, Santa Fe eta Mendoza Probintzietara joanen da, harreman ofizialak egin eta Nafarroako giza laguntza jasotzen duten zentroak bisitatzera.


Santa Fe Probintzian, Pablo Sarasateren heriotzaren mendeurreneko ekitaldietan parte hartuko du (ekitaldiak Rosarioko Nafarroako Etxeak bultzatu ditu). Gainera, 22 urtez azpiko Munduko Pilota Txapelketako (36 metroko frontoia) finalak ikusiko ditu, Rosarioko Nafarroako Etxeko "Nafarroako Erresuma" pilotalekuan, urriaren 18an eta 19an. Txapelketan 9 herrialdek parte hartuko dute: Argentina, Espainia, Frantzia, Mexiko, Dominikar Errepublika, Kuba, Venezuela, Ekuador eta Txilek. Era berean, Sanz presidenteak Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea emanen dio, Nafarroako Gobernuaren izenean, Sandalio Monreal Suberviola Rosarioko Nafarroako Etxeko presidente ohiari.


Bestalde, Miguel Sanzek bilera ofiziala eginen du Hermes Binner Santa Fe Probintziako gobernadorearekin, eta Nafarroako Gobernuaren eta Argentinako erakundeen arteko lankidetza hitzarmena izenpetuko dute, Argentinako sendagileak Foru Komunitatean espezializatu daitezen bultzatzeko. Miguel Lifschitz Rosarioko alkatearekin ere bilduko da Sanz, eta Clemente Álvarez Larrialdietarako Ospitalea bisitatuko du, Nafarroako Gobernuaren izenean hainbat tresna mediko emateko.


Mendoza Probintzian, La Navarra taldeko Belasco de Baquedano upategiaren inauguraziora bilduko da Miguel Sanz eta Nafarroako Gobernuaren giza laguntza jasotzen duen Don Orione Etxeko artapen zentroa bisitatuko du. Era berean, harreman ofizialak eginen ditu probintziako eta hiriko agintariekin, eta Aconcaguako Unibertsitatea bisitatuko du. Bertan, Pablo Sarasateren heriotzaren mendeurreneko kontzertura bilduko da. Gainera, Mendozako Nafarroako Etxearen 25. urtemugako ekitaldietan parte hartuko du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa