(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak harrera egin die Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (Covite) ordezkariei ostirala, 2008.eko urriak 3

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak harrera egin die, gaur goizean, Nafarroako Jauregian, Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (Covite) ordezkariei.


Sanz presidentea Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (Covite) ordezkariekin.

Sanz presidentea Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (Covite) ordezkariekin. ( irudia handitu )

Ekitaldia Tronu Aretoan egin dute, eta Javier Caballero lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria eta Cristina Cuesta Coviteko presidentea ere bildu dira bertara.


Sanz presidenteak bere mintzaldian azpimarratu duenez, "terrorismoaren atzaparkadak jaso dituztenen justizia, oroitzapena eta duintasuna zuek zarete". Nafarroako Gobernua beti biktimen ondoan egonen dela ere azpimarratu du Sanzek, eta esan duenez, "terrorismoaren aurka borrokatzeko bide bakarra Zuzenbide Estatuaren bitartekoak dira; hau da, polizien eraginkortasuna, nazioarteko lankidetza, legeen ezarpena, eta biktimen aintzatespena".


Cristina Cuesta Coviteko presidenteak, berriz, eskerrak eman dizkio Nafarroako Gobernuari, bere sostenguarengatik. Cuestak gogora ekarri du duela hamar urte Covite sortu zutela biktimak hor daudela gogorarazteko asmoarekin, "demokraziari demokrazia gehiago emateko, hor daudela adierazteko, eta terrorismoaren amaieraren oinarrian egon beharko duten balioak egia, justizia eta oroitzapena direla aldarrikatzeko". Cristina Cuestak, amaitzeko, baikortasun eta itxaropen mezua helarazi nahi izan dio gizarteari, eta esan duenez, "lanean jarraituko dugu, gizartearen gehiengoak amaiera justu eta duina nahi duelako biktimentzat".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa