(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Berrogei pertsona hil dira 2008ko lehenengo bederatzi hilabeteetan Nafarroan jazo diren zirkulazio istripuetan ostirala, 2008.eko urriak 3

Herri arteko bideetan iazko aldi berean adina lagun hil dira (31), baina herri barruko bideetan eta baso pistetan hil direnen kopurua (9) nabarmen igo da


2008ko lehenengo bederatzi hilabeteetan 40 pertsona hil dira Nafarroako herri arteko eta herri barruko bideetan, iazko aldi berean baino 6 gehiago (iaz 34 lagun hil ziren). Herri arteko bideetan (Nafarroako Gobernuak zuzenean kudeatzen dituen bideak) 31 pertsona hil dira, iazko aldi berean bezalaxe (orain arteko zenbatekorik baxuena iazkoa izan zen).


Aldiz, herri barruko bideetan (6) eta baso pistetan (3) hil direnen kopurua hirukoiztu egin da, iazko aldi berarekin alderatuz gero.


Estatistikak egiteko Barne Ministerioko Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak ezarri zuen irizpideari eutsi diote; hau da, zirkulazio istripuetan eta ondorengo 24 orduetan hildako pertsonak zenbatu dituzte.


Sei oinezko hil dira


Aurten hil diren 40 lagunetatik 26 auto edo furgonetetako gidariak edo bidaiariak ziren, eta 6, oinezkoak. Gainerakoei dagokienez, 3 kamioian zihoazen; 2, motozikletan; 2, nekazaritzako ibilgailuetan; eta 1, bizikletan.


Adinari dagokionez, 16 hildako 45 urtetik gorakoak ziren; 15 hildako, 18-35 urtekoak ziren; 4 hildako, 35-45 urtekoak; eta 6, adingabeak.


Hilabeteka, heriotza gehien uztailean (8), maiatzean (7), ekainean (7), abuztuan (6) eta irailean (5) jazo dira. Lehenengo lau hilabeteetako datuak, berriz, hobeak izan dira: urtarrila, 3 hildako; otsaila, 2 hildako; apirila, 2 hildako; eta martxoa, hildakorik ez (2002ko apirilaz geroztik ez zen horrelakorik gertatu).


Nafarroako Gobernuko Bide Segurtasunaren 2005-2012 Estrategiaren esparruan, hildakoen kopurua %10 murriztea finkatu zuen helburutzat Gobernuak (2007ko datuekin alderatuta); hain zuzen ere, 2007an 48 lagun hil ziren Nafarroako errepideetan, eta horixe bera da historia garaikideko zenbatekorik txikiena. 2006arekin alderatuz gero, hildakoen kopuruak %13 egin zuen behera 2007an.


Bestalde, 2010. urteari begira, zirkulazio istripuetan hildakoen kopurua %50 murrizteko helburua ezarri zuen Europar Batasunak (2000ko datuekin alderatuta), eta gogoan izan behar dugu Foru Komunitateak helburu hori 2006an bete zuela. Hain zuzen, 2000n 118 lagun hil ziren Nafarroan, eta 2006an, berriz, 55.

Dokumentazioa:
Detalle de la estadística navarra 2008

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa