(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ordezkaritza bat adimenaren nahasteren bat duten pertsonak birgaitzeko Euro-Psy jaialdira bildu da ostirala, 2008.eko urriak 3

Ankaranen (Eslovenia) egin duten topaketak (iazkoa Iruñean egin zuten) Europako adimen osasunerako zerbitzuetako profesionalen eta erabiltzaileen arteko bizikidetza eta esperientzia trukea sustatzea du helburu


Nafarroako delegazioa Euro-Psy jaialdian

Nafarroako delegazioa Euro-Psy jaialdian. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Adimen Osasunerako zerbitzuetako zenbait profesional eta erabiltzaile bat "Euro-Psy Rehabilitation" jaialdira bildu dira, irailaren 22tik 25era bitarte. Topaketa Ankaranen (Eslovenia) egin dute, Adriatikoko kostan.


"Euro-Psy Rehabilitation" 1992an Belgikan sortu zuten europar elkartea da, eta adimenaren nahasteren bat duten pertsonek gainerako herritarren eskubide berak izan ditzaten lortzea du helburu. Elkarteak birgaitze psikosozialaren arloko esperientzien trukeak eta arlo horrekin zerikusia duten pertsonen arteko topaketak egiten ditu (medikuntzako profesionalak, gizarte laguntzaileak eta gaixoak), eta esparru horretan jaialdi bat antolatzen du, urtero, Europako herrialdeetako bazkideentzako. Iazko topaketa Iruñean egin zuten, hain zuzen; eta aurtengoa, berriz, Ankaranen.


Jaialdia topaketarako foro gisa antolatzen dute, eta mahai inguruak, lantegiak eta erakusketak egiten dituzte. Bestalde, osagai soziokulturalek ere garrantzi handia dute jaialdian, eta horregatik, kasuan kasuko herrialdeko kultura, hizkuntza, gastronomia eta ohiturak ezagutzera emateko jarduerak antolatzen dituzte. Aurtengo topaketan 30 lantegitik gora egin dituzte, eta ikastea eta aisialdi, kirol eta arte jarduerez gozatzea izan dute helburu.


Ankaranera joan diren nafar ordezkariak honako hauek izan dira: José Domingo Cabrera Adimen Osasuneko zuzendariordea, Carmen García de Eulate Adimen Osasuneko Zuzendariordetzako programen burua, Margarita Zabala Birgaitze Klinikako zuzendari eta Euro-Psy elkarteko administrazio kontseiluko kidea, Birgaitze Klinikako langileak, eta zerbitzuetako erabiltzaile bat. Nafarroako ordezkariak jaialdiko antolatzaileei laguntzen aritu dira, iaz Iruñean egin zuten topaketaren prestaketan eskuratu zuten eskarmentua aprobetxatuz.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa