(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 100.000 euroko diru laguntza onartu du, Eslaban esku-hartze arkeologiko bat egiteko

astelehena, 2008.eko urriak 6

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio, Kulturaren zuzendari nagusiari, Eslabako Udalari 100.000 euroko diru laguntza emateko. Diru laguntzaren xedea Santa Criz erromatar hirian esku-hartze arkeologiko bat egitea da, hain zuzen.


Ondare Historikoaren Zerbitzuak Santa Crizeko (Eslaba) aztarnategi arkeologikoaren Plan Zuzentzailea idatzi zuen, 2005etik 2007ra bitarte, eta haren baitan Burdin Aroko foroa, nekropolia eta herrigunea berreskuratzea aurreikusten dute, besteak beste.


Nafarroako arkeologia ondarea berreskuratzen laguntze aldera, 2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan “Aztarnategi arkeologikoak berreskuratzeko hitzarmena” kontu-saila sortu zuten, 100.000 euroko zuzkidurarekin. Orain, Eslabako Udalak 100.000 euroko diru laguntza eskatu du, Santa Criz erromatar hirian esku-hartze arkeologiko bat egiteko.


Eslabako Udaleko webgunean adierazita dagoenez, 1994an eta 1995ean indusketa lan sistematikoak egin zituzten herrian, eta hala, erromatarren garaiko herriguneei buruzko informazioa eskuratu zuten. Hain zuzen ere, zenbait herrigune eta tamaina txikiagoko kokaleku ugari aurkitu zituzten, nekazaritza eta abeltzaintza jarduerekin lotutako kokalekuak guztiak ere, Santa Criz izeneko herrigune nagusiaren inguruan. Santa Criz aztarnategia izen bereko muinoan dago, eta hari buruzko lehenengo berriak 1917koak dira. Indusketa lanei esker ordura arte ezezaguna zen potentzial arkeologikoa agerian uzten zuten probak eskuratu zituzten. Gainera, Eslaban erromatarren garaiko nekropoli bat dagoela frogatzen duten probak ere eskuratu zituzten, eta horregatik, bi hondeaketa kanpaina egin zituzten (1995ean eta 1996an), nekropolian batik bat. Eskuratu zituzten datuak eta ehorzketako arrasto epigrafikoak kontuan hartuta Eslaban erromatar garaiko nekropoli bat dagoela ziurta daiteke (Nafarroako bigarrena).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa