(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak ia 1,5 milioi euroko kontu-sail berria onartu du nekazaritza ustiategiak modernizatzeko laguntzetarako

astelehena, 2008.eko urriak 6

Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hartara, baimena eman dio Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuari 1.487.576,94 euroko urte anitzeko gastua egiteko, nekazaritza ustiategiak modernizatzeko laguntzak emateko.


Gastua honela banatuko dute: 297.515,38 euro, 2008an; 446.273,08 euro, 2009an; eta 743.788,48 euro, 2010ean.


Hain zuzen ere, laguntzen 15 eskari berri jaso dituzte, eta horrexegatik eman dute urte anitzeko gastua egiteko baimena. Hala, jarraipena eman diote laguntzen kudeaketari, martxoaren 27ko 83/2007 Foru Aginduan zehaztuta dagoen moduan. Izan ere, nekazaritza ustiategien etekin orokorra hobetzen duten eta EBko arauak betetzen dituzten inbertsioek diru laguntzak jaso ditzakete.


Inbertsioen helburuei dagokienez, honako hauek hartu ditzakegu kontuan: ekoizpen kostuak txikitzea, ingurumen prozesuak hobetzea, ustiategietako titularren bizi-kalitatea hobetzea, eta ekoiztutako produktuen kalitatea hobetzea. Diru laguntzak jaso ditzakete, besteak beste, honako ekintza hauek: lurren erosketa eta ondasun higiezinen eraikuntza eta erosketa; labore iraunkorren ezarpena, EBko araudiarekin bat; eta proiektu, aholkularitza, lanen zuzendaritza eta bideragarritasun azterlanetarako gastuak.


Gogoan izan behar dugu 2007an 320 espediente ebatzi eta 3.451.268 euroko laguntzak eman zituztela xede berarekin. Gainera, 2007ko abenduaz geroztik, berritasun gisa, espedienteetako izapideak banakako ebaluazio araubidearen arabera egiten hasi dira (orain arteko eskaerak lehia bidez ebazten zituzten). Izan ere, lehenengo deialdiaren ondoren, nekazariek eta abeltzainek egindako inbertsioek atzera egin zuten, nabarmen, batik bat laguntzak eskuratzeko ziurtasunik ezagatik eta lehia bidezko araubidea kudeatzeko modu zurrunarengatik.


Horregatik, nekazaritza ustiategiak modernizatzea Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programako eta Nafarroako Nekazaritzaren Programa Estrategikoko (2006) oinarrizko helburuetako bat dela kontuan hartuta, beharrezkotzat jo zuten banakako ebaluazio araubidea ezartzea, sektorean gutxieneko inbertsio batzuk egin daitezen bermatzeko. Hala, oinarrietan xedatutako neurrien helburuak eta baldintzak betetzen dituzten ekimen guztiek diru laguntzak jaso ditzakete.





Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa