(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Fustiñanan eta Murchanten herrilurrak desafektatzea onetsi da

astelehena, 2008.eko urriak 6


Nafarroako Gobernuak 53.560,16 metro karratuko herrilurra desafektatu du Fustiñanan, zehatz-mehatz, “Plana Molinero” izeneko parajean kokatzen diren 10. poligonoko lau lurzatitan. Desafektazioaren helburua da aipatu lurrak OPDE, S.L. enpresari lagatzea 25 urteko epe luzagarriaz, bertan eguzki parke fotovoltaikoa jartzeko, guztira 480 Kw-ko potentzia izanen duena.


Bestalde, Murchanten ere 2.534, 92 herrilurraren desafektazioa onetsi eta haren onura publikoa deklaratu da. Lurra “Las Coseras” izeneko bazterrean kokatzen da eta azalera bereko beste lur batekin trukatuko da. Bigarren lur hau partikular batena da eta trukaketaren helburua San Gregorio Ostiense ermitaren ingurunea egokitzea da.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa