(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak larunbatean Tolosako (Gipuzkoa) justizia egoitzaren aurka egin zuten atentatua gaitzetsi du

astelehena, 2008.eko urriak 6

Nafarroako Gobernuak larunbat goizaldean Tolosako (Gipuzkoa) epaitegien aurka egin zuten atentatua gogor gaitzetsi du gaurko bilkuran.


Foru Gobernuak sostengua eskaini die Justiziaren arloko profesionalei, zeregin erabakigarria dutelako, eta alderdi politiko guztiei organo judizialak eta horien erabakiak errespetatzeko eskatu die, sistema demokratikoaren baitan funtsezko piezak direlako.


Nafarroako Gobernuak, era berean, elkartasuna helarazi die tolosarrei, ETAk euren segurtasuna mehatxatu duelako eta asaldatu egin dituelako. Gobernuaren ustez, erakunde terroristak mafia izaera duela baieztatu du larunbateko ekintzaren bidez, bere helburu zoroak erdiesteko indarkeria hautatu duelako.


Foru Gobernuaren ustez, ETAren erasoak ez dira zorigaiztoko ekintza gisa onartu behar; aitzitik, erakundeek eta herritarrek gogor baztertu beharreko ekintzak dira. Gainera, beharrezkoa da ETAko hiltzaileei elkartasuna helarazi eta haiekiko elkarrizketa justifikatzen saiatzen direnak ere baztertzea, guztiok batera.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa