(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak baimena eman dio Osasunbideari hainbat medikuntza-hornidura eta osasun zerbitzuak kontratatzeko

astelehena, 2008.eko urriak 6

Besteak beste, kontratatuko dira erreaktibo kimikoen hornidurak tratamendu eta diagnostikoetarako, medikuntzako material suntsigarria, zentroetarako garbiketa zerbitzuak, osasun garraioa eta hondakinen kudeaketa.


Nafarroako Gobernuak sei erabaki hartu izan du gaurko bilkuran eta haien bidez baimena eman dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari beste horrenbeste hornidura eta zerbitzu kontratatzeko osasun sare publikoko zentroetarako.


Gobernuak gaur onetsitako sei kontratuak ondoko hauek dira: arriskuko medikuntzako hondakinen kudeaketa; tratamendu eta diagnostikorako hainbat erreaktibo kimikoen hornidura; protesien eta medikuntzako material suntsigarriaren hornidura Nafarroako Ospitaleko Hemodinamika Zerbitzurako; osasun garraioa Iruñerria, Baztan-Bidasoa-Altsasu eta Zangoza-Zaraitzu alderdietan; Nafarroako Ospitaleko De pabilioiko garbiketa zerbitzua eta Adimen Osasuneko Zentroetarako elikadura-zerbitzua.


Kontratu guzti hauen kostua 14,18 milioi eurokoa izanen da 2009. urterako. Gobernuak emandako baimen horietatik bost kasutan kontratuak luzatzen ahal dira, bi aldeak ados jarrita, 2010-2012 aldira. Beraz, Gobernuaren erabakietan hainbat urtetarako gastu aurreikuspena jasotzen da.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa